Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Bizilagunen arteko harremanak indartzea da helburuetako bat. GALILEA
Ezkio-Itsaso

Hogei bat postu egongo dira bigarren eskuko merkatuan

Beste kontsumo mota bat sustatu eta herritarren arteko erlazioak bultzatzea dira merkatua helburuak

MIRYAM GALILEA

Ostirala, 30 iraila 2022, 00:05

Comenta

Ekintza berezi bat dugu igandea honetan herrian, lehenengo aldiz Ezkion, bigarren eskuko merkatua aurrera eramango delarik, goizez, herri eskolaren inguruan. Herritarrentzat bilgune eta elkartze leku berriak sortzeko helburuarekin antolatu da merkatu hau herrian, eta baita kontsumo mota arduratsuago bat sustatzeko nehien zabaldu da deialdia. Horrela, goizeko 11:00etan hasi eta 14:00ak bitartean eskola inguruan (eguraldi txarra eginez gero kirol kantxan) izango dugu Ezkioko lehenengo 2. eskuko merkatua, honetan hoegi bat lagun bolondresek beraien postua kokatuko dutelarik.

Merkatu honetan etxean erabiltzen ez diren objetu, altzari, artikulu ezberdinak, liburu, diskak, arropa, jostailu... eta abarreie bigarren bizitza bat emango zaie, sal erosketa bitartez. Helduek eta haur batzuk ere izango ditugu salmentan, azken hauek jostailuak trukatu edo saltzen izango ditugularik. Antolatzaileek jendea merkatura gerturatzeko animatu nahi du, goiz ederra izango delakoan.

Errepidea itxita

Bigarren eskuko lehenengo merkatua dela medio, kalearen itxiera izango da igandean goizean ordu batzuetan. Horrela, urriaren 2an, Etxeberrialde kalean izango dugu bigarren eskuko azoka, eta egun honetan goizeko 9:30etik 14:30era kalearen zati bat itxita egongo da, konkretuki Etxeberrialde 1etatik 4ra.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hogei bat postu egongo dira bigarren eskuko merkatuan

Ezkio-Itsaso: Hogei bat postu egongo dira bigarren eskuko merkatuan