Ezkio
Gazteen aisialdirako elkargune berriari buruzko bilera bihar gurasoei zuzendutaEl Diario Vasco
ezkio-itsaso.
Astelehena, 2 iraila 2024, 19:42
Herriko gazteen aisialdia antolatzeko hausnarketa egiten ari dira Ezkion, besteak beste, elkargune berria abian jarriz. Pasa den uztailean bilera deitu zuten 2008 eta 2013 urteen artean jaiotako gazteen gurasoentzat gaiaren inguruan aritzeko, baina deialdi honek ez zuen esperotako erantzuna izan. Hori dela-eta irailean deialdi berri bat egitea adostu zuten. «Gaiak duen garrantzia ikusita, oraingoan jende gehiago elkartzea espero dugu», azaldu dute.
Bilera asteazken honetan, hilaren 4an izango da, 19:00etan hasita, Ezkioko frontoiko beheko lokalean.