Ezkioko udaleku irekietan izena emateko epea zabaldu da
Begirale lanpostura aurkezteko epea ere ireki du Udalak
Hiru urtetik gorako haurrek (2022 urtean edo aurretik jaiotakoak) Ezkioko udaleku irekietaz gozatzeko aukera izango dute ekainaren 23tik uztailaren 23ra, goizeko 10:00etatik 13:00etara.
Publicidad
Izena emateko epea maiatzaren 23ra arte dago irekita Udalak zabaldu duen loturaren bidez. Ekintzaren prezioa familiako haur kopuruaren araberakoa izango da: 50 euro haur bat duenarentzat, 70 euro bi haur dituenarentzat eta 85 euro hiru haur edo gehiago dituenarentzat.
«Herrian erroldatuta dauden haurrek lehentasuna izango dute», azaltzen dute. Izena ematen dutenen arabera udalekuen taldeak eta programa osatuko dira. Hasi aurretik bilera egingo da gurasoekin.
Honekin batera, udalekuetarako begirale lanpostua sortuko dela aditzera ematen du Udalak. Bete beharreko baldintzak 18 urte beteta izatea, begirale edo zuzendari titulua edo hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak izatea, euskara ondo menperatzea (gutxienez EGA edo baliokide den tituluren bat izatea) eta herriaren ezagutza izatea dira. Lanpostura aurkezteko azken eguna maiatzaren 23a da eta 943721303 telefonora deituz edo udala@ezkio.eus helbidera idatziz egin daiteke. Izena ematearekin batera, curriculuma aurkeztu behar da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión