Ezkioko San Miguel jaietako bertso afarirako tiketak eskuragarri
Maiatzaren 9an ospatuko da Aratz Igartzabal eta Aitor Mendiluze bertsolariekin
Ezkioko San Miguel jaien baitan, maiatzaren 9an Aratz Igartzabal eta Aitor Mendiluzerekin egingo den bertso afarirako tiketak Udaletxean daude salgai apirilaren 30era arte. Prezioa 20 ... eurokoa da eta menua honakoa izango da: frijituak, oilaskoa parrillan entsaladarekin, pantxineta natilekin, ogia, edaria, kafea eta txupitoa. Alergikoentzat menu egokitua ere egongo da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión