Borrar
Ezkio. Ezkioarren eskaria espedienteari gehituko zaio.

Hurrengo pausoa, hitzarmen bat eratzea

Itsasoko abokatua den Juan Landa Mendibek eta udal idazkaria den Martin Iparragirrek sortuko dute elkarlanean

MIRYAM GALILEA

Viernes, 13 de noviembre 2015, 00:17

Itsaso eta Ezkioko bizilagunak elkarlanean jarraitzen dute Itsasoko prozesuaren inguruan akordio batera iristeko. Banaketa Batzordeak ospatu zuen azken aurreko bileran adoste ekonomikoa lortu zuten, eman beharreko pausorik zailena. Asteartean batzordeak azken bilera aurrera eraman zuen, honetan pausoak aurrera eman dituztelarik.

Ezkio eta Itsasoko ordezkaritzek eta Udaleko ordezkaritzak osatzen dute Banaketa Batzordea, baina astearteko bileran berezitasun bat egon zen, hauetaz gain itsasoarren abokatua den Juan Landa Mendibek eta Martin Iparragirre Udaleko idazkari-kontuartzaileak ere parte hartu zutelarik, «hemendik aurrera emango diren pausoetan idazkari bezala parte hartuko du Martin Iparragirrek, ez langile ordezkari bezala», azaltzen du Garikoitz Aiesta alkateak.

Bilera azkarra izan zen asteartekoa, ordu erdikoa gutxi gorabehera. «Hasiera bateko adostasun ekonomikoa badaukagu eta bilera honetan jendeaurreko epean aurkeztutako bi eskarieri erantzuna eman zieten itsasoarrek: bai Ezkiotik zegoen eskariari eta baita langileek egindakoari ere. Eskari hauetan, besteren artean, espedientean bi dokumentu hauek gehitzea eskatzen zen eta horrela egingo dugu; hau da, hasierako espedienteari bi eskari hauek anexionatu», dio Aiestak.

Langileen kasuan, gaur egungo lan baldintzak bermatzea, eta eszenatoki berri horretan izango lituzkeen lanak, lekua, portzentaia... jakitea eskatzen dute egindako alegazioan. «Ezkioko ordezkarien kasuan berriz, alde batetik espedienteak zuen literatura horretan puntu batzuetan ados ez zeudela eta hori aldatzea eskatzen zuten; eta bestetik, eskaera hau bera espedienteari gehitzea», dio alkateak. Eran-tzunak jasota bai Ezkioko ordezkariek eta baina langileenak ere eran-tzun hauek estudiatuko zituztela adierazi zuten, aurreago behar dena komentatuz.

Hurrengo pausoa

Hemendik aurrera itsasoarren abokatua den Juan Landa Mendibe eta Martin Iparragirre udal idazkaria elkarrekin lanean hasiko dira espedientearekin joango den hitzarmen zirriborro bat prestatzeko, non orain arte hitz egin dena kontutan izanda zein estipulazio joan beharko lirateke azalduko da. «Zirriborro hori prest dagoenean Banaketa Batzordeko beste kideei pasako diete bakoitzak bere aldetik estudiatzeko eta hurrengo bilera baino lehen ahalik eta informazio osoen izateko», azaltzen du Aiestak.

«Langileen egoera adosteari dagokionez, momentu honetan ez dagokigu erabakitzea, aurrerago egin beharreko gauza bat da», argitzen du alkateak. «Hurrengo bilerarako data zehatzik ez dago oraindik, behin zirriborroa amaituta dagoenean berriz elkartzeko momentua izango delarik», dio Aiestak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hurrengo pausoa, hitzarmen bat eratzea

Hurrengo pausoa, hitzarmen bat eratzea