Matrikulazio epea zabalik mantentzen da
Ezkio-Itsasoko haurreskolan hogei haurrentzako lekua dago
MIRYAM GALILEA
Domingo, 4 de octubre 2015, 01:29
Ezkio-Itsasoko haurreskolan hogei haurrentzako lekua dago eta momentu honetan bostek erabiltzen dute zerbitzu hau. Honez gero eta kopuruaren %75a bete arte matrikulazio epea zabalik mantentzen da nahi duenak izena eman dezakelarik.
Orain dela hilabete eskas hasi ziren haurreskola bost txikiak eskolara joaten eta amaitu berri dute gurasoekin egindako egokitzapena, orain poliki poliki eguneroko martxa hartuko dutelarik.Ezkio-Itsasoko haureskolako ordutegia goizeko 7:45tik arratsaldeko 16:00ak bitartekoa da. Informazio gehiago jaso nahi duenak bertara deitu dezake 943 72 38 77 telefono zenbakira.