Gustura dastatu zuten herritarrek 'Itsasoko Argia'

Aurkezpena. Herritarrei 'Itsasoko Argiaren' zergatia azaldu zien. /
Aurkezpena. Herritarrei 'Itsasoko Argiaren' zergatia azaldu zien.

Pintxo honekin Kizkitza Egunari omenaldia egin nahi izan dio Itsasoko ostatuko Manu Hernéndez-ek

MIRYAM GALILEA

Azken egunetan ikusmina handia sortu izan du «Itsasoko Argia» pintxo berriak: nola izango da, zein osagaiez eginda, kolorea, egitura... eta azkenean igandean eguerdian hau ikusi eta dastatzeko aukera izan genuen Itsasoko ostatuan. Manu Hernández-en sorkun-tza berri honek aho zabalik utzi gintuen: sua, ura, zaporeak... Ikusi eta noski dastatzeko modukoa.

Hamabi eta erdietan puntuan atera zen lehenengo pintxoa. Bengala batez argiegina, bertaratutakoen atentzioa deitu zuen. Barra gainean utzi eta Manu Hernández hitz egiten hasi zen, 'Itsasoko Argia'-ren zergatia azalduz. «Pintxo hau Kizki-tza Egunari eskaini nahi izan diot; egun horrek eman zizkidan sentsazio desberdinez osatutako pintxoa da. Ermita irudikatzeko kroketa antzeko bat sortu dut, barrualdea txuria izan behar zuelako, txuri horrek baselizara lehenengo aldiz sartu nintzenean txunditu nindulako. Itsaso bidean askotan ardiak ikusi izan ditut eta hau ere bertan irudikatu nahi nuen eta ardi gazta batekin egin dut, hau kroketa barruan jarriz. Honekin batera urdaiazpikoa ere betetzen du kroketak. Zergatik urdaiazpikoa? Kizkitza Egunean goizeko zazpietan igo nintzen bertara; bakar bakarrik nengoen eta eguneko sentsaziorik onena izan zen hura. Uzdaiazpiko zati bat neraman jateko eta mahai batean eseri eta hura jan nuen gustura; beraz, baseliza, gazta eta urdaiazpikoak bat egin ditut. Pintxoa bengala batekin aurkezten da, itsasargiarena, eta ura ere jarri nahi izan dut, egun horretan igo nintzenean oraindik ihintza zegoelako; aldi berean norbaitek argia (bengala) itzali nahi badu egin dezake», azaltzen du Manu Hernández-ek.

Ondoren hiru saltsa ditugu. «Lehenengoa barazki krema bat da, berdea, zelaia bezalakoa. Bigarrenean onddoak erabili ditut inguruagatik eta bidearen marroia ere irudikatzeko. Azkenik, tipula frijitu dut. Kizkitzan dauden barratik irtetzen ginenean zuhaitzen adarrak eta sustraiak zeuden nonahi eta hori tipularekin irudikatu nahi izan dut», azaltzen du sortzaileak. Pintxoa jateko, ermita hartu (kroketa), hiru saltsatan busti eta ondoren, dana bat egina dagoenean, dastatu. Pintxo honek bere itxurarekin liluratzen zaitu, zaporearekin sentsazioa indartuz.

Mairama enpresako Manu Hernández-ek omenaldi bat egin nahi izan dio Kizkitzako Egunari pintxo honekin. «Nire lehenengo Kizki- tza Eguna izan da aurtengoa eta bertan inoiz egon ez dena, ez duenak egun hau bizi, ezin du imaginatu zer den», dio.

'Itsasoko Argia' asteburuetan bakarrik jateko aukera egongo da eta 2,5 euroko prezioa izango du.