Borrar

Legealdiko azken plenoa bilduko da gaur arratsaldean

T.M.

Jueves, 21 de mayo 2015, 00:23

Gaur arratsaldeko 18:30ean egingo da udaletxeko areto nagusian Ezkio-Itsasoko legealdi honetako azken osoko bilkura. Pleno honetako gai-zerrendan bederatzi puntu jasotzen dira, tartean azkeneko lau osoko bilkuretako akten onarpena, eta erregu eta galderen atala. Azken asteotan alkatetzak eman dituen dekretuei buruzko informazioa ere jaso-tzen da.

Eskola berria

Lehen udaletxea kokatuta zegoen eraikuntzan egokitzen ari den Herri Eskolaren inguruko hiru puntu ere jorratuko dira plenoan. Puntu horietako batean, Herri Eskola egokitzeko obren bigarren fasearen esleipena Construcciones Artzamendi S.A enpresari ematea onartuko da, hala badagokio.

Bigarren puntu batean, eraikuntza berean ezarri nahi den ostalaritza zerbitzurako hornigaiak kontratatzeko baldintza ekonomiko eta administratiboen plegua aurkeztuko da bere onarpenerako, eta hirugarrenean, ostalaritza zerbitzu hori esleitzeko baldintza-pleguaren berri emango da, onartua izateko.

Plenoan aztertuko diren gainerako gaiak hauek dira: Itsasoko lursail baten salmenta; Ojarbide poligonoko saneamendu lanen esleipena; eta Itsasoko kaskoaren kudeaketa.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Legealdiko azken plenoa bilduko da gaur arratsaldean