Borrar
Garikoitz Aiesta da Ezkio-Itsasokoak taldeko zerrendaburua.

Bi hautagaitza aurkeztu dira udal hauteskudeei begira

Gaur alkate den Garikoitz Aiesta eta alderdi sozialistako Manuel Ángel López Becerra dira zerrendaburuak

TERE MADINABEITIA

Jueves, 23 de abril 2015, 00:20

Bi zerrenda aurkeztu dira Ezkio-Itsason datorren maiatzaren 24ean ospatuko diren udal-hauteskundeei begira. Garikoitz Aiesta, gaurko alkatea agertzen da Ezkio-Itsasokoak (EIK) taldeko zerrendaburu, eta Manuel Ángel López Becerra, Partido Socialista de Euskadi-Euskadiko Ezkerra taldekoa. Bien izenak, eta talde bakoitzeko zerrenda osatzen duten gainerako guztiak atzo bertan argitaratu ziren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Ezkio-Itsasokoak taldea honako hautagai hauek osatzen dute: Gaikoitz Aiesta, Jose Ignazio Etxezarreta, Ander Unzurrunzaga, Gorka Sasieta, Mikel Igartua, Marilu Pildain, Jose Mari Barrenetxea, Jose Mari Zumarraga, Xabier Elgarresta eta Iñaki Mendiguren. Zerrenda honetatik, gaurko alkateaz gain, orain zinegotzi diren Etxezarreta, Igartua eta Unzurrunzaga ere agertzen dira.

Alderdi sozialistaren zerrenda, berriz, honako hauek osatzen dute: Manuel Ángel López Becerra, Leticia Durán, Imanol Segade, Aurelia Vilches, Antonio Pascual, Fernando López eta José María Díez.

Zazpi zinegotzi

Udal hauteskunde hauetan herri bakoitzak zenbat zinegotzi aukeratu behar dituen jakiteko, 2014ko urtarrilaren 1eko errolda hartu da kontuan. Errolda hartan, 609 biztanle zituen herriak, eta kopuru horren arabera, Ezkio-Itsasori zazpi zinegotzi dagozkio, oraindik indarrean dagoen agintaldian bezala.

Errolda hori ikusgai egon da udaletxean duela aste pare bat, eta horixe bera erabiliko da hurrengo astean zehar hauteskundeak egiten diren egunean mahaietan egongo diren herritarrak aukeratzeko zozketan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bi hautagaitza aurkeztu dira udal hauteskudeei begira

Bi hautagaitza aurkeztu dira udal hauteskudeei begira