Mosaikoaren aurkezpen ekitaldia. Parte hartzaileak mosaikoan azalduko den 'Euskaraz? Pozik gainera!' logoarekin.

Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat

Ospakizunak oihartzun polita izan zuen atzo Legazpin. Goizean euskararen aldeko mosaikoa aurkeztu zen udaletxean eta egun osoan zehar ekintzak egin zituzten herriko ikastetxeetan

CRISTINA LIMIA

Jueves, 4 de diciembre 2014, 00:06

Euskararen Nazioarteko Eguna aitzaki bikaina izan zen atzo batzen gaituen hizkuntzaz harro sentitu eta honen erabilpena bultza-tzeko. Legazpik ekintza ugariekin bat egin zuen ospakizunarekin. Goizean euskararen aldeko mosaikoa aurkeztu zen udaletxean eta egun osoan zehar ekintza bereziak egin ziren ikastetxeetan. Aldi berean, Udalak 'Legazpin euskaraz bizi nahi dugu' lema zeraman pankarta jarri zuen balkoian eta hemedik aurrera bere webgunean .eus domeinua erabiliko duela jakitera eman zuen.

Publicidad

Argazki mosaikoa

Oihane Zabaleta, Urola Garaiko Mankomunitateko lehendakaria; Sagrario Etxabe, Legazpiko euskara batzordeburua; Nekane Gonzalez, ZingiZango elkarteko kidea; eta Sebas Iturrioz, Zintzo Mintzo elkarteko partaideak, euskararen aldeko mosaikoaren berri eman zuten pleno aretoan eskainitako prentsaurrekoan. Oihane Zabaletak ekimenaren jatorria azaldu zuen. «2006. urtean Urola Garaiko merkatari- tzan euskararen erabilera sustatzeko plana abiatu genuen. Plan honen barruan hainbat ekintza antolatu dugu dendari, tabernari eta bezeroen parte hartzea bultzatzeko eta nolabait plan hau kalera ateratzeko, urte batzuetan dendarien euskararen erabilera saritzeko lehiaketa, bideo lehiaketa bat, galdeketak... antolatu ditugu. Gaur egitasmo berri bati hasiera emango diogu, merkataritzan euskara erabiltzeko prest dauden bezeroen aurpegiak nahi ditugu 'Euskaraz? Pozik gainera!' lemarekin mosaikoa osatzeko», aditzera eman zuen. «Horretarako 1.000 argazki baino gehiago behar ditugu. Kontuan hartu behar da denok garela bezero: gazteak, langileak, dendariak, tabernariak...», zehaztu zuen.

«Bezero eta merkatari euskaldunen aurpegien argazki bertikalak behar ditugu. Jasotzen ditugun argazki guztiekin mosaikoa sortu nahi dugu, tamaina handian, 2 metro x 1,2 metrokoa», azaldu zuen Sagrario Etxabek.

Argazkiak bidaltzeko bi bide daude, e-mailez pozikgainera@gmail. com helbidera eta whats appez 628 759 948 telefono zenbakira. Eskualdeko 14 urtetik gorako edonork hartu dezake parte.

Argazkiak 2015eko otsailaren 13ra arte bidali ahal izango dira eta 2015eko martxoaren erdialdean mosaikoa erakutsiko dute. «Dagoeneko Urola Garaiko hainbat eragilerekin hitz egin eta parte hartzeko gonbita egin diegu: kultur elkarteak, euskaltegiak, eskolak, ikastolak, institutuak, ospitalea, merkatari elkarteak, kirol elkarteak... eta batzuk dagoeneko lanean ari dira», aipatu zuen Nekane Gonzalezek. «Gainera, ZingiZangok hilaren 26an, eguerdiko 12:00etan, argazki jira musikatua egingo du, azokan hasi eta herriko kaleetan zehar argazkiak ateratzeko aukera izango da», aurreratu zuen Nekanek. Egitasmoaren berri emateko bideo bat ere grabatu dute eskualdeko bizilagunekin, tartean Oier Gabiria, Gurutze Conejo, Ines Argarate eta Abdoul Sylla legazpiarrak azaltzen direlarik.

Herriko hiru ikastetxeetan ere ederki ospatu zuten atzo eguna, euskararen aldeko pregoi, bertso, herri kirol eta horma irudi ugariekin.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad