250 urte Fernando Amezketarra jaio zela betetzen dira gaur
Amezketako kultur etxeko aretoan, gaur Fernandoren bertsoetan oinarritutako emanaldia eskainiko dute Eñaut Agirre, Imanol Kamio eta Aitor Atxegak
ELISA BELAUNTZARAN
Viernes, 10 de octubre 2014, 00:23
Dagoeneko aski ezaguna da Fernando Amezketarra 1764ko urriaren 10ean jaiola zela Amezketako Ixpille etxean.
Publicidad
Fernandoren istoriak ezagunak egin dira belaunaldiz belaunaldi eta askok, jakin ahal izan dugu bere sorterrian antolatu diren ekitaldiei esker beste hainbat kontu. Esaterako etorri handia izateaz gain bertsolari ezaguna eta onenen ondoan aritu zela kantuan. «Tolosako inauterietan Pernando, Zabala, Txabalategi eta Altamira Gipuzkoako onenak lehian egon ziren arratsalde osoan. Billabonan ere egon zen, Txabalategiren eta Zabalaren arteko apustuan, baina epaile bezala. Bi ordu bertsotan eman ondoren, ezin erabaki zein zen hobea eta epaileek bertso banatan enpatea deklaratu zuten. 4.000 lagun bildu omen ziren Billabonara, ikaragarri garai hartarako, bertsozaletasuna agerian utziz».
Bere bertso batzuk gogoan izanik gaur iluntzeko 19:30ean kultur etxeko aretoan, Fernandoren bertsoetan oinarritutako emanaldia eskainiko dute Eñaut Agirre, Imanol Kamio eta Aitor Atxegak.
Liburuaren aurkezpena atzo
Atzo berriz, Fernando Bengoetxearen bizitzako hainbat eta hainbat kontu ezagutzeko aukera izan zuten Amezketako kultur etxera hurbildutako lagunek. Horretarako bi aditu, Pello Esnal eta Jose Mari Otermin izan ziren amezketarraren lana eta sorkuntza hizbide zutelarik.
Batetik, Esnalek Fernandoren arketipo eta garaikideri buruz min-tzatu zen. Fernandok bertsolaritzan, eta euskal gizartean izan zuen garrantzitasuna azpimarratu zuen eta gaur egun ezagutzen den pertsonaia eta pertsonari buruz hitz egin zuen.
Publicidad
Ondoren, 'Fernando amezketarra, 1764-2014' Auspoa liburu bildumako 330. zenbakiaren aurkezpena egin zuen Oterminek. Amezketarrak azpimarratu nahi izan zuen «pertsonai xelebrea izateaz gain, Fernandok bere funtzioa bete zuen garai hartako euskal kultur munduan. Garbi ikusi daiteke oinarrizko pertsona izan zela bertsolaritzan».
Jose Marik garbi du «ergele eta arlote figuraren atzean berak utzitako bertsoek erakusten dute gizon sakona zela eta ekarpena zuela. Nik esango nuke garrantzitsua izan zela bere garaiko kultur munduko euskalzaleen artean».
Publicidad
«Antonio Zavalak idatzitako liburua egon ez balitz, ez genuke amezketarraren lana goraipatuko. Erantsi zitzaizkion istorio eta pasadizoak izango ziren bertsolari handi honen erreferentzi bakarrak. Belaunaldiz belaunaldi ezagutu direnak besterik ez».
Zavalaz gain, aldizkari eta hedabide ugaritan aski ezagunak egin ziren garai ezberdinetan Fernando Amezketarraren bertsoak eta horregatik bakarrik, Oterminek erabaki zuen merezi zuen artxiboan zeuden 'altxor' ugari argitaratzea eta ezagutzera ematea bere sorterritik kanpo ere. Horrela sortu zen duela urte batzuk, 'Fernando eta bere garaiko Amezketa' eta orain Auspoarekin, 'Fernando Amezketarra 1764-2014'.
Publicidad
Aipatzekoa da Maite Gurrutxaga amezketarrak eginiko azala duen liburua dela Joxe Mari Oterminek idatzitakoa.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión