Palierra hautsi eta rallysprinteko lidertza galdu dute Castrok eta Urkiolak Karrantzan
Lehen zatian kanporatuta geratu ziren, nahiz eta ondoren bigarrenean eta hirugarrenean denbora onenak egin
ANTZUOLA.
Miércoles, 5 de septiembre 2018, 00:17
Asteburuan Karran-tzako rallysprintean euren BMW M3 automobileko palierra apurtu eta Euskadiko Txapelketako lider-tza galdu dute Aingeru Castrok eta Alaitz Urkiola bere kopilotu antzuolarrak. Hasi eta berehala izan zuten matxura, aurreneko zatian. Ondorioz, puntuen lehiatik kanpo geratu ziren, Enrique Barrenetxea-Arando y Anartz Onandiari bidea garbi utziz. Irabazi eta sailkapen nagusiko lehen postua eskuratu dute. Aramaioko saioa baino ez da falta rallysprint txapelketa bukatzeko.
Publicidad
Aurreneko zatian aukerarik gabe geratu arren, Castro eta Urkiola hurrengo bietan irten ziren. Irten ez bakarrik, denborarik onenak lortu zituzten batean zein bestean. Barrenetxea-Arandio eta Onaindia baino lau segundo azkarragoak izan ziren bigarrenean eta zazpi hirugarrenean. Halere, esku hutsik itzuli ziren Karrantzatik. Hori bai, rally txapelketan lider dira.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión