Onati

Pruden Gartziaren hitzaldia gaurtik biharrera atzeratu dute

M. G.

OÑATI.

Martes, 14 de octubre 2025, 20:37

Goienagusi Kultur Elkarteak, 'Oñatiko Esperientzien Gela' proiektuaren baitan, gaurko aurreikusitako Pruden Gartziaren hitzaldia atzeratu egin da Palestinaren aldeko lanuzteengatik. 'Euskaldun Fededun' liburua eskuetan hartuta zen etortzekoa oñatiarra Santa Ana antzokira, hitzaldia egitera. Gaur beharrean, bihar, hilak 16, egingo du solasaldi hori Santa Anan bertan, 18:30ean.

Publicidad

Filosofia eta Letretan doktorea, Oñatiko udal liburutegiko zuzendaria izan zen hainbat urtez, eta gaur egun Eus-kaltzaindiaren Azkue Biblioteka zuzentzen du. Euskaltzain urgazlea ere bada eta hainbat saiakera liburu idatzi ditu. Azkena,'Euskaldun fededun' (Elkar, 2024) izenburua duena, eta horixe da, hain zuzen ere, bihar Santa Ana antzokian, emango duen hitzaldian hizpide izango duen gaia.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad