Oñati
Kale garbitzaileen auzian EAJk erakutsitako «jarrera arduragabea» gaitzetsi du Udal gobernuakViernes, 19 de septiembre 2025, 20:21
EAJk kale garbiketaren auziari lotuta helarazitako oharra jarrera arduragabearen isla da Oñatiko Udal gobernuaren esanetan. «Beste behin, auziari irtenbidea ematen ahalegindu beharrean, etekin politikoa lortzen saiatzea izan da EAJk aukeratutako bidea», gaineratu du. Era berean, argitu du ez diola auziari buruzko inolako iritzirik azaldu Udal gobernuari, ezta proposamenik egin ere. «Ez du ekarpen bakar bat ere egin negoziazio mahaian. Hori baino, badirudi nahiago izan duela hautsak harrotu, eta Udalaren eta kale garbitzaileen negoziazioei trabak jarri», adierazi du.
Publicidad
Ostera, auziari irtenbidea emateko lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du. «Udal gobernua ez da EAJk bultzatu gura duen joko politikoan eroriko. Orain arte moduan, lanean jarraituko du auziari irtenbide bat emateko. Ahal duen guztia egingo du kale garbitzaileen eskaerei ahalik eta erantzun egokienak emateko», dio prentsa oharrean. Bide horretan, baditu hainbat proposamen sindikatuen eskaerei erantzuteko.
«Zoritxarrez, proposamenok sindikatuei helarazi aurretik, auzia prentsara zabaltzea erabaki du EAJk, auziak hartu lezakeen norabidea ezagutu barik», gaineratu du.
Elkarlanaren aldarria
EAJk Udalaren gardentasun mailaren inguruan argitaraturiko zenbait ohar ekarri ditu gogora Udal gobernuak, eta, beste behin, azaldu du gaur egungo oposizioarekin oso zaila dela«benetako elkarlana». «Alde handia dago EAJren hitzen eta ekintzen artean. Izan ere, behin baino gehiagotan argitaratu izan du Udal gobernuaren gardentasun maila kritikatzeko oharra hedabideetan. Kasu honek ere, ekintzek eurek, kolokan jartzen dute haren diskurtsoa. Informazioa helarazi zaio, negoziazio mahaian dago, elkarlanerako aukera eskaini zaio, eta, ekarpenak egiteko baino, auzia prentsara zabaltzeko erabili du jasotako informazioa. «Uste dugu informazioa horrela erabiltzea ez dela oposizio arduratsu batek behar lukeen jarrera. Atzerapausoak baino ez ditu eragiten. Oposizio honekin, oso zaila da benetako elkarlana» salatu du Udal gobernuak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión