Onati
Gazteen sormen lanak sustatzeko dirulaguntzen bigarren deialdiaM.G.
oñati.
Martes, 14 de octubre 2025, 20:37
Udal Gaztedia batzordeak herriko gazteen ekimenak bultzatzeko dirulaguntzen bigarren deialdiaren epea zabalduko du gaur.
Publicidad
Hainbat kontzeptu ezberdinei emango zaie laguntza, besteak beste, urteko programaketa eta elkarteen sustapena, kultur sormena eta hedapenaren sustapena eta laguntza (DCak, bideoklipak, komikiak...) edota bestelako ez-ohiko jarduerak.
Diru irabazi asmorik gabeko herriko gazte talde edo elkarteek zein partikularrek egin dezakete eskaera. Aurrekontuan dirua geratu denez, 15.000 euro, bigarren deialdia zabalduko da.
Idazkian taldearen curriculuma aurkeztu beharko da (orain arte egindako jarduerak, helburuak, baliabide materialak...), taldeko arduradunaren nortasun agiriaren kopia batekin batera. Interesa dutenek azaroaren 14a aurretik egin behar dute eskaera gaztelekuan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión