Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi eta Miren Amuriza bertsolarien saioa eta kalejira, gaur
Eguerdiko hamabietan Herriko plazan abestu ondoren, herriguneko kale eta auzoetatik igaroko dira udaletxeko ibilgailu batean
ANTZUOLA.
Sábado, 30 de mayo 2020, 00:07
San Isidro ospatzeko Udalak maiatzaren 16rako gertu zeukan eta atzeratu zuen triki-bertso ekitaldia gaur eguerdian egingo da azkenik. Maialen Lujanbiok, Beñat Gaztelumendik eta Miren Amurizak hamabietan abestuko dute Herriko plazan. Ordu laurden aurretik, ekitaldia girotzeko, Lierni Errastik, Iratik Gardokik eta Garazi Kortabarriak trikitixa joko dute.
Publicidad
«Indarrean dagoen araudiak toki irekietan 400 lagun arteko ikuskizunak egiteko aukera ematen duenez, saioa Herriko Plazan egingo da», argitu du Beñar Kortabarria alkateak. «Udalak 160-180 aulki jarriko ditu, segurtasun-distantziak gordez. Ikus-en-tzule guztiek maskaratxoak jan-tzita eduki behar dituzte eta eserita egon beharko dute. Ez da onartuko zutikako ikuslerik». Ordu erdi inguru iraungo du, erdia gidatuta eta beste erdia librean.
Bukatu ondoren, saioaren bigarren zatiari helduko zaio txanda. Udaletxeko ibilgailu ofizialera igo eta, trikitilariek lagunduta, kalejira hasiko dute. Hainbat kale eta auzotan saio txikiak eskainiko dituzte: Errekalden, Antiguan, Ibarrondon, Sagastin, Lapatza-Etxeberrin eta Beheko auzoan.
Bi ohar ere eman ditu Udalak: «Saio horrekin gozatu eta ez saiatu gero auzoetara joaten. Eta bestetik, plazako saioa bukatutakoan, ez zutitu batera, baizik eta boluntarioek emandako aginduei jarraituz».
Alkateak berak zera gehitu du ekitaldia ahalik eta osasuntsuen joan dadin: «Zentzuz bizi behar dugu, eta erakutsiko dugu egoera honetan ere arduraz jokatuta, posible dela gauzak egitea».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión