Eskoriatza
Udako Jaia ospatuko dute Intxaurtxuetan ostiraleanI. M.
ESKORIATZA.
Viernes, 11 de julio 2025, 19:27
Intxaurtxueta auzoko bizilagunek uda giroan murgiltzeko aukera ederra izango dute uztailaren 18an, San Pedro eta Intxaurtxuetako bizilagunen elkarteak antolatutako jaiarekin. Festa hau urteroko tradizio txiki bat bilakatu da. Aurtengo egitarauari jarraiki, 17:00etan hasiko dituzte ekintzak haurrei zuzendutako ur jokoekin, freskura eta dibertsioa bermatuz arratsalde osoan zehar. Ondoren, 19:00etan, helduek ere izango dute zerekin gozatua: pintxo eta mojito dastaketak izango dira, giroa berotzen hasteko. Amaitzeko, 19:00etatik 23:00etara, musikak hartuko du protagonismoa.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión