Las diez noticias clave de la jornada
Errekak bizi ekimena Debagoieneko herri guztietan gauzatuko da. DV

Eskoriatza

Auzolanean errekak garbituko dituzte bolondresek larunbatean

Debagoienean Errekak Bizi Auzolanean ekimena Eskoriatzan udaletxeko plazatik abiatuko da goizeko 10:00etan

El Diario Vasco

Eskoriatza

Martes, 14 de octubre 2025

Deba ibaia eta bere adarrak garbituko dira beste behin bailara mailako auzolanean larunbatean, urriak 18an. Ekimen sinboliko honetan errekatik aterako den zabor kopuru handiak baino egiteko moduak hartuko du garrantzia, aukera emango baitu herritarrei naturaz duten harremanaz hausnartzeko, herriaren zaintzaren ardura har-tzeko eta herrikideen arteko harremanak sustatzeko.

Publicidad

Debagoienean Errekak Bizi Auzolanean ekimena Eskoriatzaren kasuan Udalatxeko plazatik abiatuko da goizeko 10:00etan.

Ekimen honen bultzatzaileen hitzetan, «erreka beste begi ba-tzuekin ikusten hasiak gara dagoeneko adin bat dugunok eta ausart ikusten ditugu gure seme alabak, haurrak ginenean inoiz jaitsiko ez ginen lekuetan edo inoiz sartuko ez ginen uretan sartzen. Amuarrainak, lertxunak, edo Martin Arrantzalea itzuli dira eta bizi-tzak poliki-poliki berreskuratu du galdutako eremua. Errekak zabor leku izateari utzi diola ikusi dugu, edo bagoaz bide horretan behinik behin. Ausartuko gara pixka bat gehiago ezagutzera?»

Antolatzaileek ekintza ugari antolatzen dituzte errekaren ezagutza sustatzeko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad