Las diez noticias clave de la jornada
Ikusteko dago odol ematea Olaran etxean izango den ala ez. ALBERDI

Deia edo abisua jasotzen dutenak baino ez dira joango odola ematera datorren martitzenean

Herriko batzordea egunotan erabakitzekoa da ekitaldia Olaran etxean ala pilotalekuan egingo den

Joseba Lezeta

ANTZUOLA.

Miércoles, 20 de mayo 2020, 00:10

Datorren martitzen arratsaldeko odol ematea era berezian egingo da orain artekoekin alderatuta. Herriko batzordetik azaldu digutenez, telefono deia ala abisua jasotzen duten odol-emaileak baino ez dira joan ahal izango. Arduradunak aurreko egunetan jarriko dira harremanetan eurekin. Zein ordutan joan ere esango diete, jendea pilatu ez dadin. Jakineko kopuru bat izango da. Abisua jasotzen ez dutenek hurrengo baterako laga beharko dute euren asmoa.

Publicidad

Erabakitzeke segitzen du, bestalde, non egin. Distantziak gorde behar direnez, odol-emaileen herriko batzordea alkatearekin harremanetan jarri zen apirila bukaeran Olaran etxearen ordez pilotalekua erabiltzeko aukera aztertzeko. Udal agintariak baiez-koa eman zien hil honen 26rako, hau da, datorren martitzenerako. Baina azken asteotan egoera eta neurriak aldatuz joan dira, eta une honetan zalantzan daude non egin. Batean ala bestean, parte-hartzaileen arteko giroa aldatu egingo da.

Baliteke aste honetan bertan finkatzea Olaran etxean ala frontoian izango den. Edozein kasutan, odol-emaile kopuru bati aterako diote odola, egunotan abisua jasotzen dutenei.

Maiatzekoa Antzuolan aurten egiten den bigarren odol-ematea da. Urtarrilean izan zen lehenengoa eta hurrengoa, berriz, irailean antolatuko dute. Urtean hiru egiten dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad