«Bi asteok erakutsi digute ez gaudela prest berez arriskurik ez duen ekitaldiaz gozatzeko», dio Udalak
Atzo egitekoa zen triki-bertso kalejira bertan behera lagatzeko arrazoiak kaleratu ditu
ANTZUOLA.
Domingo, 17 de mayo 2020, 00:07
Udalak atzo triki-bertso kalejira bertan behera lagatzeko erabakiari buruzko oharra kaleratu du. «Zuhurtziagatik» laga dute aurreragorako. «Ekintza hau prestatu genuenean, balkoietako ikusleengan pentsatu genuen. Fasez eta egoeraz aldatu gara. Hala ere, ekintzari eustea pentsatu genuen, betiere balkoien txipa galdu barik, uste genuelako jendea zen-tzuz eta erantzunkizunez joka-tzeko prest egongo zela. Azken bi asteotan izan ditugun iritzi trukaketen eta bileren ondorioz, eta herrian ikusi ditugun jarreren ondorioz, bertsolariekin hitz egin eta saioa atzeratzea erabaki dugu».
Publicidad
Ekitaldiaren nondik-norakoak agertu ditu oharrak. «Bertsotrikijiraren helburua ez zen inondik ere jendea atzetik eroatea, baizik eta bertsoa eta trikitixa auzoetara eroatea. Horretarako zeuden kamioia eta megafonia, etxean geratu nahi dutenek ber-tsoak eta trikitixa entzuteko. Hala ere, badakigu bakarren batzuk, oso bertsozaleak, osorik entzuten saiatuko zirela. Geu arduratuko ginen jendeari erantzunkizunez jokatzeko eskatzen eta behin eta berriro gogorarazten. Norberaren erantzunkizuna sartzen da hor, eta nahiko helduak gara, ezta? Hortaz, txintxo jokatuz gero, ez da ekitaldi arriskutsu bat».
Baina kontrako arrazoiak ere baziren Udalaren ustez: «Bada aste osoan ikusi ditugu herriko toki guztietan elkarrekin jolasean, gehiengo zabal bat babes-neurri barik, ordubeteko baimena bete barik, gurasoak ere elkarrekin 'alegremente', gazte kuadrilak batera, adineko pertsonak elkarrekin paseatzen edo bankuetan eserita... Eta baita bakarren batzuk mozkorkerian ere. Horrek guztiak ez gaitu kezkatzen?».
Eta San Isidro eguneko ekitaldi horretan atzera egin zuen azkenik Udalak. «Ekintza hau egiteko agintarien baimena geneukan. Bai orain, eta baita berriro antolatzen dugunean ere, denon ardura izango da ondo irtetea; gurea lehenengo. Eta ikus-entzuleen kolaborazioa ere eskatu eta lortzea espero dugu!».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión