Borrar
Harreman dendako zenbait boluntariorekin ateratako argazkia. Harreman

Harreman dendak zabaldu zeneko 25. urteurrena ospatuko du aurten Bidezko Merkataritza sustatzen

Gaur egun 20 boluntarioko taldeak lan egiten du Harreman GKEk Musakolako Eroskin duen dendan, eta «ateak zabalik daude nahi duten guztientzako»

DV

Arrasate

Martes, 22 de febrero 2022, 18:52

Comenta

2021 urte garrantzitsua izan da Harreman Dendarentzat. Beste komertzio askoren antzera, pandemiak eragindako geldiuneari aurre egin behar izan dio, eta «gure asmoei eustea lortu dugula esan behar da» adierazi du Marian Porcelek, Musakolako Eroskin kokaturik dagoen dendaren arduradunak.

Urtearen balantzea «positiboa» izan da. Bai «ekonomikoki, baita sozialki ere». Hasteko, Boluntarioen X. urteurrena ospatu zuten hainbat ekitaldirekin eta boluntario berriak erakartzeko asmoarekin. Iaztik bi berri hasi dira Harreman dendan lanean eta gaur egun «20 pertsona inguruko lantaldea gara». Porcelek azpimarratu nahi izan du «gure ateak zabalik daudela nahi duten guztientzako. Zenbat eta gehiago izan indar handiagoa izango dugu eta».

Horrez gain, bailarako hainbat komertzioekin jarraitu dute lanean, adibidez Arrasateko eta Bergarako Erein da Janekin, edota Sanprubusarekin.

Ibaiarteren eskutik, Bidezko Merkataritzako txokolatea herrian zabaldu dute beste behin, eta zenbait azoka ere berreskuratu ziren iaz: Elkartasun Eguna Arrasaten, Antzuola eta Aretxabaletako azokak bertako GKEi esker, Aramaioko Jubilatuen Eguna eta Oñatiko Elkar Hezi Institutuaren azoka.

Eta Garaguneko partaideekin ere kolaborazio harremana berreskuratu dute, eurek Harreman dendaren Bidezko Merkataritzako produktuak saltzen bait dituzte Arrasateko azokan, besteak beste.

Sentsibilizazio lanetan ere aritu izan dira. Maiatzean bi ekimen burutu zituzten Bidezko Merkataritza zabaltzeko asmoz: 'The chocolate case' dokumentalaren proiekzioa Amaia Antzokian eta Nekane Jurado ekonomista eta psikologo klinikoaren hitzaldia Kulturaten. «Pozik geratu ginen erantzunarekin» dio Marian Porcelek.

Egindako lanak helburu bera izaten jarraitzen du: Bidezko Merkataritzaren zabalkundea Debagoienean. Zergatik?: «Pobreziaren kontrako tresna eraginkorra delako».

Hirugarren Munduko lurralde askotan produktu estrategikoak ekoizten dira: kafea, kakaoa, azukrea… Urtero milioika dolar mugitzen dituzten produktuak, baina dirutza horren %90 edo gehiago lehen munduko multinazional handien eskuetan geratzen da. Nekazariek oso portzentai txikia jasotzen dute, eta esplotazio egoerak mantentzen dira: lan baldintza penagarriak, haurren lan esplotazioa…

Bidezko Merkataritzaren bidez, pobreziaren zirkulu horretatik atera dira hainbat eta hainbat komunitate. Bidezko Merkataritzak, produktoreen eskubideak babesten dituelako, irizpide sozialak, ekonomikoak eta ingurumenari dagozkionak kontutan hartuz.

-Elikagaiarengatik prezio justu eta egonkor bat adosten da produktoreekin

-Aurre-finantziazio bat eskaintzen zaie, enpresak bideratzeko

-Luzerako erlazioak izaten dira-Soldata justua jasotzen dute

-Haur eta pertsona nagusien lan esplotazioa ekiditen da

-Genero berdintasuna bultzatzen da

-Parte-hartze demokratikoa izaten dute enpresek, sistema kooperatibokoa gehienak

-Eta ekoizpen ekologikoa lehenesten da

Guzti honek euren komunitateen garapena ekartzen du, horregatik da garrantzitsua Bidezko Merkataritzaren sustapena.

«Harreman Dendak lan horretan egingo du aurrera, aurten zabaldu zeneko 25. Urteurrena ospatuz» agindu du Marian Porcelek. Eta eskari bat luzatu: «bide horretan laguntzea eskatu nahi dizuegu guztioi, kolaboratzaile edo BMko kontsumitzaile moduan. Mundu justuago bat lortzeko aukera, guztion esku dagoelako».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Harreman dendak zabaldu zeneko 25. urteurrena ospatuko du aurten Bidezko Merkataritza sustatzen

Harreman dendak zabaldu zeneko 25. urteurrena ospatuko du aurten Bidezko Merkataritza sustatzen