Gazte Bandak eta Sambamaña batukadak girotuko dute bihar Euskaraldiko gune ibiltaria
Arrasate Musikaleko Gazte Bandak lagunduta irekiko da bihar Euskaraldiko Gune Ibiltaria Seber Altube Plazan 18.00ean
DV
Arrasate
Jueves, 10 de noviembre 2022, 14:26
Arrasate Musikaleko Gazte Bandak lagunduta irekiko da bihar ostiralean Euskaraldiko Gune Ibiltaria Seber Altube Plazan 18.00ean (euria egongo balitz Biterin). Gainera, 19.15ean Sambamaña batukada bertan izango da erdigunetik kalejira egiteko.
Publicidad
Euskaraldiko gune honetan izen emate mahaia egongo da, txapak zein identifikagarriak jasotzeko aukera izango da eta baita Euskaraldiko arropa, poltsa zein banderolak erosteko tokia ere.
Horrez gain, ate joka dagoen ariketarekin lortu nahi denaren inguruan pentsatu eta bakoitzak bere erronkak plazaratzea da asmoa. Egunerokotasunean lortu nahi den hori idazteko tokia egongo da bertan. 'Ogia euskaraz erosiko dut', 'kuadrilako whatsapp taldean euskaraz idatziko dut', 'bizilagunari euskaraz egingo diot' edota 'ezagutzen ez ditudanei lehenengo hitza euskaraz egingo diet' erronka adibideak izan daitezke.
Muralaren parte
Erronka guztiak idatziz bilduko dira eta POOK artista taldeak margotuko duen muralaren parte izango dira, guztien ekarpenarekin osatuko da beraz Euskaraldiaren murala.
Euskaraldirako 8 egun falta direla jakinik, ekintza paregabea izango da herria girotu eta ariketa ongi egiteko falta dena eskuratzeko.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión