Las diez noticias clave de la jornada
Topagunea
Euskaltzaleen Topagunearen III. Batzarra

Euskararen erabileran goranzko jauzi bat ematea izango du iparrorratz Topaguneak

Eman behar diren baldintzak ahalbidetzea izango da eta lan horretan gizarteko sektore ezberdinak inplikatzea bilatuko du orain plataformak

Jon Agirre

Donostia

Sábado, 18 de noviembre 2023, 14:37

Euskararen erabileran goranzko jauzi bat ematea iparrorratz izango du hurrengo urteetan Euskaltzaleen Topaguneak larunbat honetan Arrasaten egindako kongresuan elkarteko bazkideek aho batez onartu ostean zuzendaritzak proposatuko lan-ildo berria. Batzarraren aurretik azaldu bezala, hurrengo hamarkadarako markoa zehaztua geratu da, nahiz eta berau «malgua» eta «egunerokoan» zehaztuagoa izango den plan estrategikoen bidez.

Publicidad

Zehazki, bost ardatz izango dituen estrategia berritzaile izango du gida «egungo gizarteak planteatzean dituen erronkei» aurre egiteko. Jardunbide nagusia «euskararen erabilera handitzeko» eman behar diren baldintzak ahalbidetzea izango da eta lan horretan gizarteko sektore ezberdinak inplikatzea da helburua.

Izan ere, Jasone Mendizabal, Euskaltzaleen Topaguneako zuzendariak adierazi bezala euskararen biziberritze prozesuak «gizarte osoaren bultzada» behar du, egun «bidegurutzean» aurkitzen baita. «Ezberdinen arteko sinergiak eraikiz jende berria erakarri nahi dugu euskararen biziberritze prozesura, mugimendu euskaltzale sendo, zabal eta eraldatzailea osatuz». Horretarako mugarri izango da «euskal hiztun komunitatea indartzea». «Gizartea asko aldatu da azken urteotan, bada, mugimendu euskaltzaleari aldaketa horiei egokitzea dagokio, euskararen inguruko iruditegi eta diskurtsoa berrituz», azpimarratu du Mendizabalek.

Lan ardatzak

  1. 1

    Mugimendu euskaltzale eraldatzaile, anitz eta sendoa izatea etaherritarrak ahalduntzea: nazio mailan zein tokian toki.

  2. 2

    Harreman sare sendoak izatea, askotariko eragile eta mugimenduekin.

  3. 3

    Euskal identitate askotariko ireki eta inklusiboa sendotzeko, imajinarioa,diskurtsoak eta jokaerak berrikusi eta gizarteratu.

  4. 4

    Euskal hiztunak sortzeko eta sozializatzeko, ekimenak plazaratu etaeragin.

  5. 5

    Erabileran jauzia emateko akordio sozio-politiko-instituzional berriakbultzatu.

Bere aldetik Irati Iciar, Euskaltzaleen Topaguneako lehendakaria, pozik eta arro azaldu da Kongresuaren emaitzekin: «euskal hiztunen komunitateak sekulako indarra duela erakutsi du beste behin eta bide horretan sakondu beharko dugu hurrengo hamarraldian: gizarteko beste eragile batzuk euskararen biziberritze prozesura erakarriz. Garai aldapatsuak bizi ditu euskarak, ezinbestekoa da beraz, euskaltzaleon oinarri soziala gehiago zabaldu, aktibatu, ahaldundu eta saretzea».

Aldi berean, euskararen erabilera handitzeko akordio sozio-politiko berriak eraiki beharraz mintzatu da Irati: «Bere 3.Kongresuaren ondoren Euskaltzaleen Topaguneak irekiko duen aro berrian, Euskal Herriko eremu ezberdinetara egokitutako akordio berriak lortzeko zubiak eraikitzea izango da erakundearen lehentasuneko bat»

Publicidad

Kongresua Euskaltzaleen Topagunearen hirugarrena izan da, azkena egin eta hamaika urte igaro ostean. Alor hori hainbatetan azpimarratu dute, belaunaldi berri bati parte-hartzeko aukera eman zaiolako eta, batez ere, 2012tik hona sortu diren erronka berriei eta ordutik egun arte bilakaera izan eta garrantzia berezia hartu dutenei -parte-hartze eredu berriak, zertarako eta nola mobilizatu jendea, «beso soziala nola aktibatu», ikus-entzunezkoetan euskararen presentzia, etorri berriak eta mugimendu soziodemografikoak edota indibidualizazioak hartu duen dimentsioa- erantzuna emateko baliatu duelako plataformak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad