Borrar

Arrasate

Bolo-boloa, haur jolasak eta txokolatada bihar Erguingo jaiak hasteko

El Diario Vasco

arrasate.

Asteazkena, 10 iraila 2025, 20:15

Comenta

Bolo-boloa, haur jolasak eta txokolatadarekin hasiko dira bihar Usaetxe plazan arratsaldeko 17:15ean Erguin auzoko jaiak. Haurrentzako txokolatada jubilatuen egoitzan izango da, eta jolasak, Larrea plazan.

19:00etan txistulariak aterako dira eta 19:30ean pintxo-potea egongo da jubilatuen eskutik Usaetxen LDG Rock taldeak girotuta.

Gaueko 22:00etan, toki berean, 'Erguin BarikuRock' jaialdia hasiko da Perlata eta Marte Lasarte taldeen emanaldiekin.

Txikitxu-Arrostaitz

Larunbat goizean 11:00etatik aurrera puzgarriak eta aurpegi margoketa egongo dira Usaetxen. Eguerdiko 12:00etan Txikitxu Arrostaitz dantza taldeek saio bat eskainiko dute.

14:30ean paellada herrikoia egongo da Udalpe kalean(tiketarekin). Arratsaldean, Potx magoak saio bat emango du 17:30ean hasita Udalpe kalea, eta ondoren irristaketa lasterketak egongo dira Ixoturekin. Udalpe.

19:00etatik aurrera Dj Markel Goikoleak girotuko du arratsaldea, eta 21:00etan 'Txotx gaua' izango da. Afaria norberak eramanda eta sagardoa doan.

Igande goizean erraldoi eta gaiteroen kalejira abiatuko da Udalpetik 11:30ean, eta ondoren herri kirolak eta txalaparta tailerra izango dira Usaetxe plazan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bolo-boloa, haur jolasak eta txokolatada bihar Erguingo jaiak hasteko