Aretxabaleta
Loramendi literatura lehiaketa sari banaketa izango da bihar udaletxe zaharreanArratsaldeko 17:00etan hasiko den ekitaldian parte hartu duten 8 eta 16 urte arteko ikasleei emango zaizkie sariak
A. M.
Aretxabaleta.
Martes, 3 de junio 2025, 20:29
29. Loramendi literatura lehiaketara aurkeztutako lanik onenek sariak jasoko dituzte ostegun honetan, udaletxe zaharrean arratsaldeko 17:00etatik aurrera egingo duten ekitaldian. Aretxabaletan bizi edo ikasten duten 8 eta 16 urte arteko neska-mutikoendako lehiaketa deitu du Loramendik.
Umeen eta gaztetxoen artean literatura sustatzea da ekimen honen xedea, eta aurten, bereziki, baita Loramendira gerturatzea ere. Hala, hainbat sailetan jarri dituzten gaiek elkartearekin berarekin dute zerikusia, hala nola, izena ematen dion Joakin Arana Loramendi poetarekin. Aurtengo proposamenak ikertzaileen papera hartzera gonbidatzen ditu ikasleak, kontakizunak, gogoetak, olerkiak, bertsoak edo esparru zientifikoaren inguruko memeak asmatzeko. Erakundeak zientziari ikuspegi askotatik heltzeko aukera ematen duten gai iradokitzaileak planteatu ditu: edabe magikoak asmatzetik gaixotasun globalei buruzko hausnarketaraino, ideia zoroak dituzten zientzialari edo zientzialarien bizipenak barne.
Asmoa argia da: zientzia gazteenei modu ludikoan hurbiltzea eta, aldi berean, aztertzeko, asmatzeko eta idatziz adierazteko gaitasuna piztea. Aurtengoan ere, ikasle guztiek izango dute lanak aurkezteko aukera –bakarka zein taldeka; hiru, gehienez–.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.