Las diez noticias clave de la jornada

Aretxabaleta

Guraso Eskolako izen ematean zabalik irailaren 20ra arte ikasturte berrirako

El Diario Vasco

Aretxabaleta.

Miércoles, 20 de agosto 2025, 20:53

2025/26 ikasturteko Guraso Eskolako izen ematea zabalik da irailaren 20ra arte. Seme-alaben bidelagun izateko prozesuan lagungarri diren ezagutzak, baliabideak eta barne-konfiantza eskuratzeko elkargune hau Kuku Miku Elkartean gauzatuko da urritik uztailera bitartean. Saioak hilean behin izango dira, astelehenetan, 17.45etatik 19.45etara. Gehienez, 15 lagunentzako tokia dago (Izen-ematea: kukumikuelkartea@gmail.com).

Publicidad

Gurasotasuna modu kontzienteagoan bizi nahi duten eta seme-alabekiko lotura, harmonia eta lankidetza handiagoa bilatzen duten gurasoentzat zuzendutako ekimena da.

Saioak Nerea Mendizabal, psikopedagogoa, komunikazio ez bortitzean aditua eta haur masajean hezitzaileak gidatuko ditu.

Saiootan gurasoek dakartzaten gaiak, zalantzak, gogoetak edota egoerak abiapuntu moduan hartuta, bideratzaileak eta gainerako taldekideek beren ezagutza, esperientzia eta gogoetak partekatzen dituzte. Askotariko gaiak lantzen dira: beldurrak, agresibitatea, sexualitatea, mugak, sariak eta zigorrak, seme-alabekiko komunikazioa, anaia-arreben arteko harremana, seme-alaba berrien jaiotza, heriotza, gatazkak...

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad