Aretxabaleta
Algara ludotekak atea irekiko ditu datorren aste osoan zeharK. O.
aretxabaleta.
Jueves, 25 de septiembre 2025, 20:38
Irailaren 29tik urriaren 2ra bitartean, Algara ludotekak ate irekiak egingo ditu herritarrek zerbitzua ezagutzeko aukera izan dezaten.
Publicidad
Udan zehar hainbat hobekuntza egin dituzte; hala nola, paretak margotu, mobiliario berria jarri eta espazioa egokitu, besteak beste.
Ate irekien saioak txandaka antolatu dira, 40 pertsonako aforoarekin. Haur Hezkun-tzako haurrak arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara; Lehen Hezuntzakoak 18:00etatik 19:00etara.
Algara Ludoteka 3-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako zerbitzua da, eta ikasturteko ordutegia astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:30era izango da.
Izen-emate epea urriaren 6tik 20ra bitartean izango da, eta urteko kuota 90 eurokoa da haur bakoitzeko. Hirugarren haurraren matrikula doakoa izango da. Gainera, diru laguntzak eska daitezke.
Helburu hezitzaileak
Algara Ludotekaren helburu nagusiak haurren ongizatea eta garapen pertsonal zein soziala sustatzea dira, aisialdia modu osasuntsuan, aktiboan eta sortzailean bizitzeko aukera eskainiz. Horrez gain, honakoak ere bultzatu nahi dituzte: bizitzarako oinarrizko jarrerak eta trebetasunak garatzea; beste haurrekin eta hezitzaileekin loturak eraiki-tzea; bizikidetza, errespetua eta kulturartekotasuna sustatzea; sormena eta ekimena lantzea; erabakiak hartzeko eta iritziak partekatzeko gaitasuna sendotzea, eta haurrek heltze-prozesuan erreferente iraunkorrak izatea.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión