
Aretxabaleta
Alba Lozanoren 'Utländsk', aurtengo Huhezinema Sariaren irabazleaSecciones
Servicios
Destacamos
Aretxabaleta
Alba Lozanoren 'Utländsk', aurtengo Huhezinema Sariaren irabazleaAlba Lozanoren 'Utländsk' izan da aurtengo 18. Huhezinema Sariaren irabazlea. Sail ofizialera sailkatutako zortzi filmen artean Lozanoren 20 minutuko iraupena duen laburmetraiak irabazi du sari nagusia. Sail Ofizialeko finalista bakoitzak 150 euroko jaso ditu, soilik finalean egoteagatik.
'Utländsk'-en protagonista, Esti (Itziar Manero), Oiartzunera bueltatzen da 6 urtez Suedian bizi ondoren, arazo ekonomikoak medio. Jaioterriak berdin jarraitzen du baina bera aldatu egin da.
Aretxabaletako Arkupen ostiralean egindako ekitaldian, Katti Pocheluk eman zion saria Alba Lozanori: 650 euro eta Eusko Jaurlaritzako elikadura, landa garapen, nekazaritza eta arrantza sailaren HAZI enpresa publikoak eskainitako euskal produktuen otarra.
Katti Pochelu Huhezinemako epaimahaikidea eta iazko Huhezinema Saria irabazi zuen film laburraren ekoizlea da.
Bestalde, Ikusleen saria, Diego Fandosen '29 de Febrero' filmarentzat izan zen. Ramon Barea eta Zorion Egileor dira 23 minutu irauten duen drama honek aktoreak. Aguretuta eta bakarrik, Tomasek ez dauka nor gonbidatu bere urtebetzera. Bere etsairik maitatuena soilik. Komedia triste hau, zahar askoren egoerari buruzko drama itxaropentsua da.
Ikasleen film onena 'Patrimonio' izan zen eta bere egileak, Aitor Abiok, 300 euro eta euskal produktuen otarra irabazi zituen.
Xabier Elizalde, Mikel Laskurain, Iñigo Aranburu, Eder Marcos, Gonzalo Solla-Landa eta Juan Zuluaga aktoreek parte hartzen duten film labur (14') honek Mikelen istorioa kontatzen du. Bere aitaren enpresan lan egiten du, eta lantegia saldu eta plantila erdia kaleratzea erabakitzen duenean, semea langileen alde agertzen da, baina hauek darabilten sabotaia plana ezkutatu egiten diote.
MU Saria Markel Azpeitiari egokitu zitzaion 'Erlojuaren Orratzak' lanagatik, 200 euro eta euskal produktuen otarra jasoz.
Ikusleen sariaren irabazlea 'Lotura Debekatuak', Nahia Cisneros, film laburrarentzat izan zen.
Bideoklipen sailari dagokionean, Maria Muriedasen ''Niña Soñando' (Verde Prato)' izan zen garaile. 300 euro eta euskal produktuen otarra jaso zituen.
Ikusleen saria, berriz, 'Euripean' (The Clayton)-eri egokitu zitzaion. Asier Elgezua eta Mikel Cubillo dira egileak.
Sari berezien sailean, Jone Arriolak irabazi zuen Berria Saria 'Hor Konpon' lanarekin; baina Mundukide Saria eta Hazi Sariari esleitu gabe geratu ziren.
Hala ere, antolakuntzak nabarmendu duenez, «aurkeztutako lanek kalitate zinematografiko handia izan dute, eta horrek argi erakusten du euskal zinemagileen talentua. Espero dugu datozen edizioetan gure sari guztiak banatu ahal izatea, euskal sortzaileek egindako lana bultzatzeko eta lanean jarrai dezaten baliabideak eskaintzeko».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.