Muere a los 96 años el arquitecto Frank Gehry
Gastronomia lehiaketan hanburgesak sukaldatu zituzten neska taldeak Kalebarrenen eta umeak jolas parkean. MIGURA
Antzuola

Bi urteko etenaldiaren ondoren Alardea berreskuratuko da gaur

Arratsaldeko zazpietan hasiko da eta dozenaka antzuolarrek hartuko dute parte beste behin jaietako ekitaldi nagusian

Joseba Lezeta

San Sebastián

Sábado, 16 de julio 2022, 00:06

Pandemiak eragotzita, bi urtez bertan behera geratu ondoren, Alardearen ohitura berreskuratuko du gaur Antzuolako herriak. Arratsaldeko zazpietan abiatuko dira jenerala buru duten tropak, mairuen erregea languntzaileekin eta dozenaka lagunek osatzen duten desfilea. Txistularien eta dultzaineroen doinuek aginduko dute zein pauso eraman. Danborjoleek ere markatuko dute erritmoa. Eguazteneko entseiu nagusiaren ondoren bakoitzak badaki zer, zela eta noiz egin behar duen.

Publicidad

Kalez kaleko ibilaldiaren ondoren, Herriko plazako ekitaldi nagusiari helduko zaio txanda. Diskurtsoa, tiro hotsak, kanoikadak. Abesbatzari ere helduko zaio kantuan egiteko ordua. Ikusleen erantzuna da baita antolatzaileen ardura 2020ko eta 2021eko eten bikoitzaren ondoren.

Aurreko Alardea 2019ko uztailean egin zen eta makineria ondo doitzen saiatu dira azken asteotan. Jarraitzeko hain premiazkoa den jende berria ere irtengo da urtez urte euren lekua betetzen dutenen ondoan.

Kanoikadak goizean

Alarde giroa goiz goizetik hasiko da. Baita zarata ere. Hamarrak bost gutxiagotan sutuko dituzte kanoiak Herriko plazan. Arratsalderako ariketa ere bada, elementu bakoitza bere lekuan dagoen ala ez jakiteko.

Egitarauko ondorengo saioak beste hauek dira: goizez, 10:00etan, Alborada txistulari taldearen diana; 11:00etan, mahai jolasak ume eta helduentzat; 11:30ean, Bergarako Bandaren kalejira; 12:00etan, Kantu kolore ikuskizuna neska-mutikoentzat; 12:30ean, Bergarako Bandaren kontzertua Zurrategin; 13:30ean, ur zezena; arratsaldez, 19:00etan, Alardea; 20:30ean, Elektrotxufla elektrotxaranga; gauez, 22:45ean, Joselu anaiak taldearekin erromeria; 23:00etan, kontzertua txosnetan Berandu baino lehen La Rekba, Txakurrak eta Altxa porru taldeekin.

Publicidad

Atzo, berriz, gazteen parte-hartzea nagusitu zen gastronomia lehiaketan. Neska taldeak baino ez ziren agertu hanburgesak prestatzera. Aurreko urteetako zenbait sukaldari klasiko ez zen agertu. Ziurrenik aukeratutako platerak eragina izan du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad