Unax Errasti txirrindularia, zortzigarren Durangoko Aitor Bugallo sarian
San Sebastián
Domingo, 17 de abril 2022, 00:13
Ulma taldeko Unax Errasti txirrindulari juniorra zortzigarren sailkatu zen Ostegun Santu egunez Durangon jokatutako Aitor Bugalloren oroimenezkoan. Euskal Herria lehiaketarako saio puntuagarri honetan 164 lagunek parte hartu zuten. Uzarragako Igoerako irabazle bera izan zuen, Ondarroako klubetik diharduen Mikel Arrasate le-keitiarra. Errasti 59 segundora helmugaratu zen, lehenengo tropeltxoan.
Publicidad
Atzeratutako futbol partida
Elurragatik atzeratu zen An-tzuola eta Gure Txokoaren arteko Preferenteko neurketa hurrengo domekan, hilaren 24an, arratsaldeko seietan jokatuko da Eztalan. Lehiaketak duen bi asteburuko etena aprobetxatu dute klub biek egun berria zehazteko.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión