Muere a los 96 años el arquitecto Frank Gehry
Beñar Kortabarria alkatearen azken aurreskua izan daitekeena. Eskuman goian, Vitaliano Fernández eta Maria Luisa Mendizabal. Eta behean, ume jaioberriak zapiekin. MIGURA
Antzuola

Udalbatzaren aurreskuak piztu eta berotu du herriko jaien hasiera jendetsua

Oinarin dantza taldeko txikiek ikurrin dantza egin zuten eta jaioberriei zein adineko bi laguni zapiak jarri zitzaizkien

Joseba Lezeta

San Sebastián

Viernes, 15 de julio 2022, 00:07

Martxan dira atzotik Antzuolako jaiak eta domeka gauerdira arte, dena bere bidetik badoa, giro alaia nagusituko da kaleetan. Alkateak eta zinegotziek egindako aurreskuak eta Oinarin taldearen ikurrin dan-tzak eman zien hasiera ofiziala. Beñar Kortabarria alkatearen azken aldia izan daiteke, berriz aurkezteko asmorik ez duela azaldu baitu. Herriko bandera eta ikurriña jaso zituzten udaletxeko balkoian eta han goian izango dira astelehenera arte.

Publicidad

Festetako aurreneko egunean egin ohi den bezala, iazko jaietatik aurtengoetara bitartean jaiotako umeei jaietako zapia jarri zi-tzaien lepoan. Hamalau dira neska-mutikoak. Ohore bera izan zuten adin handiko emakume batek eta gizon batek ere, Maria Luisa Mendizabalek eta Vitaliano Fernándezek. Batak 94 urte ditu eta besteak 91. Gazteenek nagusiekin bat egin zuten sinbolismo handiko saioan. Guztiak batzen dira jaiei ongietorria emateko.

Motorrak berotzeko balio izan zuen egunaren ondoren, gaurko egitarau zabala prestatu du baita jai batzordeak. Hona ekitaldi zerrenda: goizez, 10:00etan, Alborada txistulari taldearen diana; 11:00etan, gastronomia lehiaketa, hanburgesak nahi den erara prestaatuz; 11:00etatik 13:00etara, umeen jolas parkea patioan eta Herriko plazan; 13:00etan, gastronomia lehiaketako sari banaketa eta dastaketa; arratsaldez, 14:30ean, herri bazkaria Kalebarrenen; 16:30etik 18:30era, umeen jolas parkeak; 18:00etan, kuadrila jokoak eta Gesaltza txaranga.

Gauez, berriz, musikak izango du protagonismo nagusia, toki desberdinetan gainera: 22:00etan, Amak taldearen kontzertua Herriko plazan; 23:00etan, Inguma, Rebel Noise eta Maixa ta Malakias taldeekin kontzertuak txosnetan; eta gauerdian, Bada Giro erromeri taldea plazan.

Bihar, Bergarako banda

Alardea, jaietako hitzordu nagusia, bihar da. Baina goizetik Bergarako Bandaren bisita jasoko dute antzuolarrek. Musikazaleak, batez ere, zain izaten dituzte. Iaz pandemiaren eraginez geldiune pasakallea baino ez bazuten eskaini, aurten ohiko formatua berreskuratuko du Bandak.

Publicidad

Kalejira 11:30ean hasiko dute eta kontzertua, Alborada txistulari taldea eta abesbatza lagun dituztela, 12:30ean. Pieza hauek prestatu dituzte: Arrola (Jose Ramon Vitoria), Euskeria (Mariano San Miguel), How to train your dragon, Algona overture, Soca eta Daft punk medley.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad