Irailean automobilak jarri zituzten ikusgai Buztinzurin. Abenduan motorrei helduko zaie txanda. ALBERDI
Antzuola

Motorrak bilduko ditu abenduaren 11n Herriko plazan antolatuko den erakusketak

Motozikletak dituzten antzuolarrei parte hartzeko deia egin diete arduradunek

Joseba Lezeta

San Sebastián

Domingo, 13 de noviembre 2022, 00:10

Irailean egindako automobil erakusketaren ondoren, motorrei helduko zaie txanda abenduaren 11n, Domeka horretan, Irain elkarteak antolatuta, motozikletak bilduko dira Herriko plazan. Goizeko hamaika eta erdietan hasi eta arratsaldeko ordu bata eta erdiak arte iraungo du ekitaldiak, bi ordu.

Publicidad

Motorrak dituzten antzuolar guztiei euren bi erruberako ibilgailuak Herriko plazara eroateko gonbita luzatu diete erakusketaren arduradunek. Hainbat marka eta eratakoak ikusi ahal izango dira.

Pilota, gaur

Gipuzkoako pilota txapelketako bi final jokatuko dira frontoian goizeko hamaika eta erdietan hasita. Lehen mailakoan, Soraluze klubetik ari diren Aitor Mendizabal eta Manex Balerdi antzuolarrek Paul Ojuel eta Markel Lizeaga hernaniarrak izango dituzte aurkari. Bi bikoteok hurrengo urtean Ohorezko mailan aritzeko txartela eskuratu dute euren klubentzat.

Aurretik bigarren mailako finala izango da Galdos-Sukia (Zegamako Tartaloetxe) eta Otxoa-Garmendia (Lazkaoko Lapke) bikoteen artean.

Bisita gidatua

Debagoieneko janari ekoizleak gertuagotik ezagutzeko antolatu diren bisiten artean, datorren asteko zapatu eta domekan Antzuolako Amatxo gaztandegia ezagu-tzeko aukera eskaini da. Hamaiketan hasiko dira. Txanda infoturismo@debagoiena.eus helbidera idatziz ala 943 796463 telefono zenbakira deituz hartu behar da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad