Mikel Arregi izan zen lehenengoa Herriko plazako helmugan. Eskuman, neska-mutikoen lasterketako irteera. KARLOS ETA GAIZKA
Antzuola

Mikel Arregi eta Ane García, San Esteban kroseko irabazle

Joseba Lezeta

San Sebastián

Miércoles, 28 de diciembre 2022, 00:06

Mikel Arregi antzuolarrak eta Ane García aretxabaletarrak irabazi zuten San Esteban krosa astelehen arratsaldean. Azkarrenak izan ziren biak herriko kaleak zeharkatu zituen ohiko zirkuituan. Urtero bezala, adin desberdinetako korrikalari asko bildu zituen saioak, herritarrak batez ere baina baita beste zenbait tokitatik etorritakoak ere.

Publicidad

Txirrindulari ohia, korrikara pausoa eman du Arregik eta azaroko azken domekan Donostiako maratoian parte hartu zuen hiru ordutik beherako denbora lortuz: 2h49:06. Orduko prestaketak lagundu dio distantzia laburragoan ere. Bakar-bakarrik helmugaratu zen eta beste an-tzuolar batek, Txomin Arzallusek, egin zuen bigarren.

Emakumezkoetan, berriz, Ainize Lizarralde antzuolarra, 'El Conquis' telebista lehiaketako garailea, sailkatu zen bigarren Ane Garcíaren atzetik.

Zunba ikastaroa gazteentzat

Gimnasioan urte berrirako antolatu dituzten ikastaroen artean bada 'Zunba gazte' izenekoa, Alaitz Jauregik astelehen eta asteazkenetan, 17:30etik 18:30era, eskainiko du. DBH1etik gorako ikasleentzat da eta kide bakoitzeko 28 euro balio du. Urtarrilaren 10ean hasiko dira klaseak. Dagoeneko udaletxean eman daiteke izena.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad