Las diez noticias clave de la jornada
Unax Errasti eta Mikel Arrasate, Uzarragako podiumean. GAIZKA
Antzuola

Mikel Arrasate ondarrutarraren garaipena eta Unax Errasti, zazpigarren Uzarragan

Aspaldiko partaidetzarik handiena, berrehun txirrindularikoa, izan du Igoeraren 48. edizioak

Joseba Lezeta

San Sebastián

Domingo, 27 de marzo 2022, 00:16

Mikel Arrasate ondarrutarra nagusitu zen junior mailako Uzarragako txirrindulari igoeran atzo arratsaldean. Azken bi kilometroetan indartsuena zela erakutsi eta bakarrik ailegatu zen helmugara, atzetik zekarren bikoteari zazpi segundoko aldea aterata. Dromedario taldekoa da garailea.

Publicidad

Unax Errasti antzuolar parte-hartzaile bakarra zazpigarren sailkatu zen, 28 segundora. Aspaldian Uzarragan etxeko karrerista batek lortutako posturik onena da. Ulma taldeko kideak bere denboraldi hasiera ona berretsi du, beste behin onenekin lehiatuz eta hamar aurrenekoetan sartuz. Kontuan hartu behar da baita iaz kadetea zela eta juniorretan aurreneko denboraldia duela.

  • Uzarragako Igoera, junior maila

  • 1 Mikel Arrasate (Dromedario) 1h40 52

  • 2 Mikel Uncilla (Sakana) a 7

  • 3 Aimar Tadeo (Sakana) a 7

  • 4 Xabier Zabala (Alimco) a 15

  • 5 Iker Atxaga (Andoaingo) a 18

  • 6 Ibai Azanza (Vizcay) a 23

  • 7 Unax Errasti (Ulma) a 28

  • 8 Yago Agirre (Iruki) a 30

  • 9 Lilian Bernat (Bathco) a 33

  • 10 Ibai Hoyos (Eleyco) a 33

Hirurogeita hamar kilometroko ibilbidean 41,639 km/h-ko batezbesteko abiadura lortu zen Mikel Arrasatek.

Partaidetza handia azpimarratu behar da baita 48. edizio honetan. Berrehun txirrindulari abiatu ziren Herriko plazatik eta 143 helmugaratu Uzarragako eliza ondoran. Azken aldapara arte beste igoerarik ez izateak lagundu zuen horretan.

Urte asko dira hain tropel handia ez zela ikusten. Bizkaitik, Nafarroatik, Arabatik, Iparraldetik, Frantziatik, Kantabriatik eta Aragoitik etorri ziren taldeak. Eta hain zuzen ere nafar bat gailendu da taldekako sailkapenean, Sakana-Aralar. Aurreneko hiruretan bi mutil sartu ziren helmugan eta 47. hirugarren kidea. Nahikoa Alimco Campagnolo eta Andoaingo gainditzeko.

Nagore Galeano, GRABNIn

Olaldeko Nagore Galeano pilotariak GRABNI lehiaketa jokatu du asteburu honetan Gipuzkoako selekzioarekin, jubenil mailan. Labriten galdu egin du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad