Antzuola

Landatxopek Gasteizera irteera antolatu du abenduaren 1erako

Joseba Lezeta

San Sebastián

Miércoles, 9 de noviembre 2022

Landatxope jubilatu eta erretiratuen elkarteko kideak Gasteiz ikusi eta hobeto ezagutzera joango dira abenduaren 1ean, eguena. Santa Maria katedral zaharrean bisita gidatua egingo dute goizez, hamaiketan euskaraz eta hamaikak eta hamarrean gaztelaniaz. Ruta Europa jatetxean bazkaldu eta arratsaldez Arabako hiriburuan paseatzeko aukera eskainiko diete. Antzuolatik irteteko bi abiapuntu jarri dituzte antolatzaileek: goizeko 9:30ean Antiguan eta ordu laurden geroago Sagastin.

Publicidad

Landatxopeko bazkideen-tzat 35 euro balio du txartelak eta bazkide ez direnentzat, berriz, 40. Izena emateko bi egun daude aukeran: datorren asteko astelehena eta martitzena, 16:30etik 18:00etara.

Aurretik, zapatu honetan, gaztaina erre jana egingo da Landatxopen, 18:30ean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad