Ibarrondo urbanizatzeko lanak abenduaren 12an hasi eta otsaila bukaeran amaituko dira
Kolore desberdinetan margotuko da zorua oinezkoen eta ibilgailuen arteko bizikidetza errazteko
San Sebastián
Viernes, 18 de noviembre 2022, 00:11
Ibarrondo auzoa urbanizatzeko obrak abenduaren 12an hasi eta, aurreikusitako epeak betetzen badituzte, otsailaren bukaeran amaituko dira. Beraz, bi hilabete pasatxo iraungo dute lanek, tartean gabonetako oporrak direlarik. Hala diote udal iturriek.
Publicidad
Berez irailean ekitekoak ziren, baina obra hartuta zuen enpresak uko egin zion. Ondorioz, kon-tzesio-prozesua errepikatu behar izan zen. Guztira 150.000 euro inguru kostako da proiektua gauzatzea.
Txibisto etxe azpian dagoen espaloi zabala, gutxi erabiltzen dena, kendu egingo dute. Zorua altura berean geratuko da auzoko ia leku guztietan. Oztopoak eta zintarri edo bordillo gehienak kenduko dira baita, aparkalekuak bereizteko jarri diren batzuk izan ezik. Auzoko bizilagunekin hi-tzartu dira proiektuari lotutako zenbait kontu.
Aparkalekuetan izango da aldaketa handia. Gaur egun espaloi gainean lagatzen dute askok automobila. Obrak bukatu eta gero, ondo zehaztuta geratuko da non utzi daitezkeen eta non ez. Ordenatzea da asmoa eta, helburu horrekin, kolore desberdinekin margotuko da zorua, era bitxian. Kolore horiek zehaztuko dute automobilek eta oinezkoek elkarrekin non ibili ahal izango diren.
Auzoko egokitze lanak osatu artean, Ibarrondoko sarrerak zabalik jarraituko du. Hori bai, egokitu egingo dute. Kontuan hartu behar da Eroski denda auzo horretan dagoela eta jende asko igarotzen dela handik, oinez zein ibilgailuetan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión