Ibai Larreak 8 Miliak mendi lasterketa irabazi eta errekorra hobetu du
Iñigo Alzola arrasatearrari 53 segundoko aldera atera dio eta Maite Maiora mendaroagarra nagusitu zen emakueen artean
San Sebastián
Martes, 22 de febrero 2022, 00:14
Bederatzi ediziotan aurreneko aldiz herrian geratu da 8 Miliak mendi lasterketako garaipena. Ibai Larreak irabazi eta probako errekor berria ezarri zuen gainera domeka goizean: ... ordubete, 2 minutu eta 52 segundo. Hain zuzen ere, 53 segundoko aldea atera zion duela hiru urteko edizioan garaile izan zen Iñigo Alzola arrasatearrari. Hiru minutu eta lau segundora ailegatu ziren Herriko plazara Etxabe anaia bergararrak, hirugarren Beñat eta laugarren Jokin.
Publicidad
Juanjo Igarzabal zumarragarraren 2017an egindako errekorrari (1.04:38) minutu bat eta 46 segundo jan dizkio aurreko asteburuan Gipuzkoako kros txapelketa irabazi berri zuen 19 urte baino ez dituen Ibai Larreak.
Behetik gorakoan eutsi eta goitik beherakoan laga zuen atzera Iralatorreko mutilak Alzola. Auzokoa izanik, mendi, bide eta bidezidor horiek ondo baino hobeto ezagutzen ditu Ibai Larreak. Bere anaia bikia Ekain, korrikalaria baita, min hartuta dago eta azken lehiaketetara ez da agertu.
Beste antzuolar bat ere sailkatu zen hamar onenen artean. Zortzigarren helmugaratu zen Mikel Arregi (1.08:53). Irimoegin gora Etxane anaiekin bigarren multzoan bazihoan ere, gero postu batzuk galdu zituen.
Publicidad
Emakumetan Maite Maiora mendaroarra izan zen garaile. Bere denbora, 1.19.26. Eta an-tzuolarren artean Nagore Galeano izan zen azkarrena: 1.47.49.
Hirurehun atleta inguru abiatu ziren eta 246k osatu zuen ibilbide osoa, oinutsik batek. Hanka azpiak majo urratuko zituen.
Iker Larrea, Sevillan
Sevillako maratoian, bestalde, Iker Larrea beteranoak –Ibai Larrea bezala, Goierri Garaia taldeko kidea hau ere– bere markarik onena lortu zuen: 2 ordu 31 minutu eta 51 segundo. Nazioarteko maila handiko saioa izan zen. 164. sailkatu zen antzuolarra.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión