Ibai Larrea, Gipuzkoako kros txapelduna
Antonio Merinok 1993an zein 1994an irabazi zuen eta titulu hau irabazi duen bigarren antzuolarra da Iralatorreko korrikalaria
San Sebastián
Martes, 15 de febrero 2022, 07:24
Ibai Larreak Gipuzkoako kros txapelketa irabazi zuen domekan Ordizian, Oianguko zirkuitu ederrean. Lehen denboraldia du Iralatorre baserriko korrikalariak senior mailan eta bera baino atleta ... zailduei hartu zien aurrea. Oraingoan, gainera, Ekain anaia bikia ez zuen ondoan. Pistari gehiago lotutako helburuak ditu honek. Emaitza interesgarriak lortu ditu Ibaik negu honetan.
Publicidad
Hogeita bost segundoko aldea atera zion Ibai Larreak bigarren sailkatuari, Ibai Makazagari. Garailearen taldekide den Endika Donnayk osatu zuen podiuma hirugarren lekuan.
Gipuzkoako nagusi mailako kros txapelketa irabazi duen bigarren antzuolarra da Ibai Larrea. Lorpen bera bi bider eskuratu zuen Antonio Merinok, ilaran gainera: 1993an eta 1994an. Euskadikoan, berriz, behin nagusitu zen, 1992an, eta beste bost aldiz bigarren sailkatu 1994tik 1998ra bitartean.
Beste antzuolar batek ere lasterketa polita egin zuen domekan Oiangun. Master edo beterano mailan bigarren bukatu zuen Iker Larreak, Tolosa klubeko Iker Mansoren atzetik. Goierri Garaia taldeko kamiseta janzten du, baita, 44 urteko Iker Larreak.
Abiatu gailua
Abiatu gailuaren inguruan Diputazioak herriz herri antolatu duen kanpainaren barruan, informazioa jasotzeko azken aukera izango da bihar udaletxean. Goizez, 9:30etik 13:30era egongo dira bulegoetan eta arratsaldez, berriz, 16:30etik 20:00etara.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión