Ibai Larrea, bigarren junior mailako Espainiako mendi lasterketa txapelketan
Hamalau kilometroko ibilbidea 58 minutu eta 4 segundotan bete zuen
antzuola.
Martes, 26 de abril 2022, 22:41
Ibai Larrea korrikalariak indartsu jarraitzen du. Neguko kros denboraldia amaituta, mendi lasterketetan sartu da bete-betean eta junior mailako Espainiako txapelketan bigarren egin zuen domekan Galizian, Lugoko Viveiron hain zuzen. Euskal selekzioko kide bezala parte hartu zuen Iralatorre baserriko mutilak.
Publicidad
Hamalau kilometroko ibilbide gogorra 58 minutu eta 4 segundotan osatu zuen Ibai Larreak. Iu Jaume Ametller kataluniarra hartu zion aurrea antzuolarrari 41 segundoko aldearekin. Marcos Villamuerak osatu zuen podiuma. Atzetik aurrera egin zuen lasterketa Larreak. Hamargarren kilometroan hirugarren zihoan, baina azken lauretan postu bat aurreratu zuen.
Irabazleak Munduko txapelketarako txartela zuzenean lortu du. Ikusteko dago bigarrena aukeratuko duten ala ez. Italiako Ossolan jokatuko da txapelketa hori.
Jubilatuen hitzaldia
Javier Yanguas ikertzaile gerontologo eta psikologian katedradunak 'Zahartzaro berri baterako urratsak, nola aprobetxatu adinak ematen dizkigun aukerak' izenburudun hitzaldia emango du Olaran etxean gaur 18:00etan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión