'Arrola 50 urte mendiz mendi' liburuak elkartearen ibiliak batzen ditu
Ikus-entzunezko batekin aurkeztuko dute gaur arratsaldeko zazpietan Torresoroan
San Sebastián
Jueves, 24 de marzo 2022, 00:03
Arrola mendi elkartea zer izan den ezagutu eta uler-tzeko ezinbestekoa. Zela jaio zen, nola iraun duen eta zein gorabehera izan dituen. Nondik nora ibili den. Belaunaldiz belaunaldi. Horiek guztiak batu dira 'Arrola 50 urte mendiz mendi' liburuan Iñigo Ramirez de Okarizen eskutik eta, elkartearen berrogeita hamar urteak ospatzeko antolatu den ekitaldi sortaren barruan, jendaurrean aurkeztuko dute Torresoroako areto nagusian gaur arratsaldeko zazpietan. Ordu erdi lehenago hastekoa zen ekitaldia, sei eta erdietan, baina zazpietara atzeratu dute.
Publicidad
Hainbat argazki eta testigan-tza jaso dituen ikus-entzunezkoaren bitartez emango da ezagu-tzera. Zuri-beltzeko zein koloretako irudiak garaiaren arabera, liburuan bezala. Hamazazpi ataletan azalduko dira Arrolaren 50 urteak, ekitaldi moten arabera sailkatuta. Garrantzitsua da, adibidez, elkartea zein testuingurutan sortu zen ulertzea, zela eman zituen hasiera hartako aurreneko pausoak.
Gaur bertan, aurkezpenarekin batera, salgai jarriko da liburua, hamar eurotan. Irudiz ondo osatua, guztira 130 orrialde inguru ditu. Eta asteburuan mahaiak jarriko dira Kalebarren inguruan, nahi duenak erosi ahal izateko. Leku horretan, zapatuan zein domekan, eskainiko da baita kamisetak enkargatzeko azken aukera.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión