Borrar
Udaletxeko balkoian, Agustín Telleria alkate zen garaian.

Luis Javi Telleriak aitaita Agustínen agiriak eskaini ditu udal artxiborako

Gutunak, diskurtsoak, egunkari-zatiak eta argazkiak daude tartean, «Gipuzkoako karlismoa aztertzeko aproposak» jabearen ustez

JOSEBA LEZETA

Domingo, 20 de marzo 2016, 00:57

Luis Javi Telleria EAJ-PNVko biltzarkide eta zinegotziak bere aitaita Agustínen hainbat agiri eskaini dizkio Antzuolako Udalari artxiboan gorde ditzan. «Beñardo Kortabarria alkatearekin hitz egin dut. Hitzarmena egin eta sinatzea falta zaigu».

Bere aita Luisen eskutik bost karpetatan bilduta jaso zituen Luis Javi Telleriak dokumentuok: «Gutunak, mitinetarako diskurtsoak, argazkiak eta egunkari-zatiak daude bertan. Testuetako bat euskaraz idatzita dago».

Agustín Telleria 1884ko urriaren 3an jaio eta Antzuolako alkatea izan zen 1918tik 1920ra. Errepublika garaian, 1936ko ekainaren 8an, atxilotu egin zuten, bere larru lantegian konspiratzaileentzako uhalak aurkitu zituzten salaketapean.

Gipuzkoako errekete-buru izendatu zuten Gerra Zibil denboran. «Karlismoari buruzko hainbat kontu aurki daitezke paperen artean. Gipuzkoako garai hartan karlismoa aztertzeko aproposak dira dokumentuok. Ondo sailkatuta geratuko dira udal artxiboan». Mitinetarako ida-tzitako diskurtsoak daude, adibidez, bost karpeta horietan. «Norbaitek gai horietan sakondu nahi izanez gero, aukera badu. Laster udal artxiboan ikusi ahal izango ditu».

1939ko martxoaren 24an auto istripuz hil zen Gasteizen, 55 urterekin. «Zuhaitz bat jo omen zuen», dio Luis Javi Telleria bilobak. Gerra bukatu gabe zen artean.

Larru lantegia

Duela urte batzuk Telleria sendiak gordeta zituen larru lantegiko paper guztiak laga zituen Antzuolako artxiboan. Iñigo Ramirez de Okariz adituak dioenez, «oraingo hauek ez dute zerikusirik haiekin. Agustín Telleria beraren historia ezagutzeko balio dute».

Iñigo Ramirez de Okariz laguna du Luis Javi Telleriak eta dokumentazioaren berri eman zion. Hitz egin ondoren, paperontzat tokirik egokiena udal artxiboa izan zitekeela adostu zuten eta horretarako pausoak ematen hasi ziren.

Duela denbora bat Eusko Ikas-kuntza Luis Javi Telleriarekin harremanetan jarri zen. Agustínen testuak eskatu zizkioten. «Kopiak eman nizkien orduan. Orijinalak nire esku geratu ziren». Hain zuzen ere orijinalak dira udal artxiboan gordeko dituztenak, behin hitzarmena gauzatu, udalbatzak onartu eta sina-tzen denean.

Garai iskanbilatsuko protagonista izan zen Agustín Telleria, Antzuolan zein Gipuzkoan. Gerra Zibila hasi aurreko urteetan zeresan handia izan zuen herriko kontuetan, baita politika mailan ere. Karlismoak indar handia zuen urte haietan.

Tellerianeko lantegia ere gidatu zuen bere familiak, larrugintzak Antzuolako ekonomia bultzatu zuen hamarkadetan. Gaur egun bakar bat ere ez da geratzen herrian.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Luis Javi Telleriak aitaita Agustínen agiriak eskaini ditu udal artxiborako

Luis Javi Telleriak aitaita Agustínen  agiriak eskaini ditu udal artxiborako