Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
CULTURA

Elortzaren dotoretasuna nagusi

Alaia Martinek ondo eutsi zion presioari atzo, eta berarentzat izan zen bigarren postua. Mauleko datorren larunbatekoa falta delarik, badirudi finalean sartzeko muga Aitor Sarriegik markatuko duela

BIANDITZ IRAOLA , DIARIOVASCO.COM

Lunes, 25 de noviembre 2013, 13:44

Igor Elortzak irabazi zuen atzo Donostian jokatutako finalerdia. Arriskatzeko premiarik izan ez, eta eroso eta lasai aritu zen durangarra. Bertsoren bat edo beste gehiago jantzi zezakeela agertu zuen, baina elegante aritu zen, beti bezala. Alaia Martinek zuen atzo presio handiena, eta tentsioari eutsiz egin zuen saio guztia, bere lanean zentratuta, urduritasunari lekurik egin gabe, baina lasaiegi ere ez. Bere lana bikain eginagatik, zaila izango du, hala ere, BECen kantatzea. Aitor Sarriegik ere bere lana ederki bete zuen, eta itxura guztien arabera, bera izango da finalera sartzeko mugan. Goitik edo behetik.

Honela gelditu zen atzoko sailokapena: Igor Elortza (703 puntu), Alaia Martin (674,5), Aitor Sarriegi (674), Jon Martin (641,5), Etxahun Lekue (639,5) eta Fredi Paia (617,5).

Hotz eta sintonia faltaz hasi zen saioa, eta pixkanaka-pixkanaka egin zuen gora. Hamarreko nagusian, adibidez, entzuleak berotzen kosta egin zen. Hala ere, aipatzekoa Fredi Paiak eta Alaia Martinek elkarrekin egindako lana. Auzokideak ziren, eta bazekiten jakin kamerak jarri berriak zituztela «». Martinek garai ilunak irudikatu zituen jarraian: «». Fredik deskribapena sakondu zuen: «».

Zortziko txikian hasi ziren txingarrak gorritzen. Jon Martin eta Aitor Sarriegi aspaldiko lagunak ziren, eta bazkaltzeko geratu ziren. Orduerdi zeramaten elkarrekin, eta Sarriegiri telefonoak bostgarren aldiz jo zion. Deia hartu egin zuen, noski, Martinen etsipenerako: «». Sarriegik ez kexatzeko eskatu zion: «». Teknologien kalteez erantzun zion orduan oiartzuarrak: «». Arreta ezari bikain eman zion buelta, ordea, beasaindarrak: «».

Bertsoaldia hain borobila ez izan arren, Igor Elortzak eta Fredi Paiak egindakoak eragin zituen barre gehien. Batez ere Elortzaren lehenengoak. Paia zahato batekin agertu zen oholtzara, eta Elortzak bikain baliatu zuen hori. Gainera, elkarri erantzunez eta egoskorkerian aritu ziren, eta lanari sinesgarritasuna eman zion horrrek. Gaiak zioen aita-semeak zirela. Elortza semea spinning irakaslea zen; eta Paia aita, erretiratu berritan, han azaldu zitzaion ikastaroan. «». Fredik «» bota zion. Durangarrak buelta eman zion, eta aita ikastaroan onartu: « ». Algortarrak horren zergatia azaldu zuen: «». Eta Elortzak: «».

Esan bezala, Elortza dotore aritu zen arratsalde osoan, baita ere hamarreko txikian Lekuerekin. Elortza bilobak urtero prestatzen zion maitasunez aitona Lekueri urtebetetze eguna. Aurten ez zuen ospatu nahi, ordea. Maitekiro galdetu zion bilobak zergatik: «». Lekuek bere gabezien berri eman zion bigarren bertsoan: «».

Kartzelako gaiak bazuen mamia: «Nekatuta zaude, baina badakizu ezin zarela gelditu». Elortzak Gibraltargo itsasoaren zeharkaldia azaldu zigun: «». Esan behar da doinu berezia hartu zuela, lehen puntua bigarrenaren ondoren errepikatuz. Sarriegik, bikain egiten dakien moduan, borobil osatutako istorioa eraiki zuen. Donostiako maratoia egin nahi zuela esan zuen lehenengo, eta biho-tzekoa izan zuela ondoren. Honela eman zion errematea lanari: « ».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Elortzaren dotoretasuna nagusi

Elortzaren dotoretasuna nagusi