Borrar
Idoia Besada eta Jon Ibarguren, iazko irabazleak. :: JOSE MARI LOPEZ
Bederatzi bikotek parte hartuko dute bihar dantza sueltoko txapelketan
SEGURA

Bederatzi bikotek parte hartuko dute bihar dantza sueltoko txapelketan

Zortzi gipuzkoarrak izango dira, horien artean azken bi urteetako garaileak

ANDONI ETXEBERRIA

Viernes, 18 de octubre 2013, 02:23

Bihar jokatuko da dan-tza solteko 37. txapelketa Baratze pilotalekuan, arratsaldeko 6etan hasita. Lehiaketan 9 bikotek parte hartuko dute, horietatik 8 gipuzkoarrak izango direlarik eta bakarra probintziatik kanpokoa, bizkaitarra hain zuzen. Horien artean izango dira aurreko bi urteetako garaileak, Jon Ibarguren eta Idoia Besada, zeinek hirugarren aldiz irabazten badute lehiaketa Basterretxearen eskultura jabetzan lortuko duten.

Beti bezala, dantzariek fandangoa txistuz eta arin-arina trikitixaz dantzatu beharko dituzte eta epaimahaia bost dantza adituk osatuko dute, beraien erabakiak Euskal Dan-tzarien Biltzarrean ezarrita dauden arauetan oinarritutakoak izango direlarik. Euskal Herriko dantza jantzi tradizionalek ere tarte berezia izaten dute txapelketan, eta urtero bezala bi sari banatuko dira dantzarien jantzien alorrean.

Aurten lehenengo aldiz, larunbatean egingo da txapelketa, Euskal Telebistak hala eskatuta, emanaldi bereziak emango baititu larunbatean. Txapelketa zuzenean jarraitu ahalko da internet bidez eta gauean, 22:00etan, lehen katean emango dute. Saioa amaitutakoan, dokumental berezi bat eskainiko dute, dantza txapelketaren historia biltzen duena.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bederatzi bikotek parte hartuko dute bihar dantza sueltoko txapelketan