Borrar
ZALDIBIA

Atez Atekoaren diseinuan 700 lagunek hartu dute parte

IRAOLA

Miércoles, 5 de diciembre 2012, 02:19

Sasieta Mankomunitateak hainbat bilera egin ditu, zona eta sektoreka, Legorreta, Zaldibia eta Itsasondoko bizilagunekin, Atez Ateko hondakin-bilketa sistemaren inguruan. Hurrenez hurren, 240, 340 eta 120 lagun inguru elkartu dira bileretan. Sektoreka, jubilatu, merkatari, ikastetxe eta elkarte gastronomiko, jatetxe eta abar bildu dira. Sasietak oso positibotzat jo ditu bilerak eta gustura azaldu da prozesuak hartu eta daramatzan martxa eta dinamikarekin, Azeari Andonegik, Sasieta Mankomunitateko presidenteak dioenez: «Azken batean hondakinen bilketarako sistemarik eraginkorrena guztion artean ari gara diseinatzen. Orain artekoan Legorreta, Zaldibia nahiz Itsasondoko herritarrak asko ari dira inplikatzen eta horren fruitua da parte-hartze prozesua izaten ari den emaitza eta arrakasta». Hainbat erabaki ari dira hartzen, herri bakoitzean herritarren nahiak eta ekarpenak kontuan harturik, behin betiko eredua zehazteko. Esate baterako, kubo urdinaren ordez, komunitaterako ontzi handiagoa erabiltzea erabaki dezakete etxebizitza bateko kideek. Bigarrenik, ontzi arinen kubo horia ere aukerakoa da, eta horren ordez, mankomunitateak ematen dituen poltsa horiak erabil daitezke. Hirugarrenik, bizilagunen komunitate bakoitzak erabakiko du zintzilikarioak jarri edo ez. Horrez guztiaz gain, herritarrek badute posibilitatea berrerabilpen, birziklapen autokonpostaje eta neurri zuzen-tzailearen gainean hitz eta proposamenak eta ekarpenak egiteko: Udalera nahiz Sasieta Mankomunitatera bidera ditzakete. Bestetik, kezka eta arazo sektorial asko ari da mahai gainean jartzen, eta, arduradunen esanean, «oso aberasgarria izaten ari da parte hartzea».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Atez Atekoaren diseinuan 700 lagunek hartu dute parte