Bertsolari txapelketako kanporaketa irailaren 30ean
A. ETXEBERRIA
SEGURA.
Viernes, 15 de septiembre 2017, 00:46
Bertsolari Txapelketa Nagusia Baigorrin hasiko da irailaren 23an. Barakaldoko finalera arte, 14 saio izango dira lehiaketan eta kanporaketa batean Seguran kantatuko dute bertsolariek. Bigarren final laurdena izango da Baratze pilotalekuan, hilaren 30ean, larunbata, 17:00etan. Sei bertsolari arituko dira kantuan: Ander Fuentes, Beñat Iguran, Felix Zubia, Jon Martin, Nerea Elustondo eta Unai Gaztelumendi.