Borrar

'Bertso txiki, saio handi' bertso desafioaren bigarren saioa gaur

ION MUÑOA

Viernes, 15 de abril 2016, 01:04

Joan den asteko lehen ekitaldiaren arrakastaren ondoren, gaur egingo den bigarren saioan bi bikote arituko dira "bertso desafioan": Eneko Araiztegi gazte segurra eta Mikel Mendizabal Itsasondoko beteranoa batetik; eta Gemma Urteaga gazte beasaindarra eta Millan Telleria Albizturgo beteranoa bestetik.

Gaur zortziko formatu eta egitura bera izango du gaurko saioak ere. Lehen bertsoaldia Ostatu tabernan egingo dute arratsaldeko 7etan. Ondoren, Mandio tabernara igo eta han egingo da bigarren bertsoaldia iluntzeko 8etan. Eguneko eta saioko hirugarren eta azken bertsoaldia Otatzan egingo den afariaren ondoren Otatza sagardotegian bertan izango da. Otatzan afaltzeko aurrez izena eman behar da bertara deituta (menuak 25 euro balio du eta sagardotegiko ohiko menua da, baina txuletaren ordez Lumagorri oilaskoarekin)

Bertsoaldi bakoitzean momentu horretan han dauden entzuleek emango dute bikote baten edo bestearen aldeko puntua. Hiru bertsoaldien ondoren, boto guztiak zenbatuko dira eta gehien dituen bikotea pasako da apirilaren 30ean jokatuko den finalera. Finalean, aurreko astetik sailkatuta, Jabier Zeberio beteranoa eta Aratz Igartzabal gaztea izango dituzte desafiorako parean.

'Bertso txiki, saio handi' desafioa aurten lehen aldiz Zerainlab-ek antolatu duen hiru eguneko bertso ekitaldia da. Helburua belaunaldien arteko harremanaren garrantzia bertsoarekin lotuz, herriko ekonomian eta ekoizleengan eragitea da, betiere elkarrekin gozatuz eta arrats eder bat igaroz.

Bertsozaleek nahiz oso bertsozale ez izanik iluntze eder bat igaro nahi dutenek hitzordua dute gaur.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Bertso txiki, saio handi' bertso desafioaren bigarren saioa gaur