Atzekoz aurrera, 'Aulki-jokoa' saioan

Aitzol Barandiaranekin eta Uxue Alberdirekin egongo da Edurne Azkarate

Bertsolariak azken puntutik hasten dira bertsoa sortzen, azken puntua pentsatu eta gero hasten dira bertsoa kantatzen. Atzekoz aurrera egiten da beraz bertsoa, eta atzekoz aurrera dator 'Aulki-jokoa' astelehenean.

Aitzol Barandiaran eta Uxue Alberdi dira Txapelketa Nagusiaren aurpegiak Euskal Telebistan. Zuzeneko emisioa aurkezten du Aitzol Barandiaranek eta iritzi-emaile lanak egiten ditu Uxue Alberdik. Amurrioko saioan beraiekin egongo da Edurne Azkarate, eta euren lana nola egiten duten erakutsiko dute. Nola prestatzen dira kamerak piztu aurretik?

Doinuaren atalean Xabier Amurizarekin egongo dira. 'Salve regina' gregorianoa moldatuta sortu zuen bertso-doinua eta berak kontatuko du nola egin zuen. Juantxo Zeberiok jatorrizko kantua eta bertso-doinua aztertuko ditu pianoa lagun duela. 1993ko Txapelketa Nagusira joango dira Jokin Sorozabalekin, eta ezagun egin diren bere puntu-erantzunei buruz ariko dira.

Igandean Amurrion jokatuko da Txapelketa Nagusiko bosgarren finalaurrekoa, bigarren itzuliko lehena. Beñat Gaztelumendi, Etxahun Lekue, Jon Maia, Jon Martin, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina ariko dira kantuan eta saioaren balorazioa egingo du astelehenean Andoni Egañak.

'Aulki-jokoa' astelehenean 22:30ean dago ikusgai ETB1en.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos