Borrar
Denak ezagunak, eta ezaguna ez dena, huraxe Cajaraville.

Martxan da bigarren BertsoJazza

Jazzaldiak berreskuratu duen formatuan, laur bertsolari eta bost musikari ariko dira uztailaren 24an Donostiako Victoria Eugenian

felix ibargutxi

Lunes, 30 de mayo 2016, 19:23

BertsoJazza abian da berriz ere. Lehenbiziko aldiz 2008an egin zen, estreinatu Donostian eta gero beste zenbait tokitan, eta orain bigarren edizioa iragarri dute. Jazzaldiaren barruan izango da, uztailaren 24an Victoria Eugenia antzokian. Bertsolariak Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza eta Jon Maia izango dira, eta musikariak, berriz, hauek: Bixente Martinez (gitarra), Amaiur Cajaraville (kontrabaxua), Hasier Oleaga (bateria), Julen Izarra (saxoa) eta Xabier Zeberio (biolina).

Bertsolariek inprobisatu egingo dute, guztiz, gaiak Unai Elizasuk emanda, orain dela zortzi urte bezala. Aurpegi batzuk berriak dira oraingoan; duela zortzi urte, Egaña, Maia, Arzallus eta Maialen Lujanbio jardun ziren. Bigarren edizio honetan, Gaztelumendi eta Miren Amurizak hartu dute Arzallus eta Lujanbioren tokia.

Musikariei dagokienez, bai 2008an bai orain, Bixente Martinez jardun da zuzendari-lanean. Bertsolariek eta musikariek eginak dituzte bilera batzuk doinuak, tonuak eta erritmoak adosteko.

Egañak hau esan du aurkezpenean: «Modu askotako plazak izaten ditugu. Tartean-tartean, topatzen dugu zerbait desberdina, eta xaxatze eta tentaldi horiei askotan ematen diegu baietza. BertsoJazza ez da gauza erraza, konpas baten barruan ibili behar izaten da, ohiko lanaz gain, baina tilin egiten digu. Ahalegina ziurtatzen dugu, emaitza ez».

Eta Gaztelumendik, berriz: «Aurreneko Bertsojazz hartan ez nuen parte hartu, baina ikusi nuen, eta inbidia sentitu ere bai. Tonu berean aritu beharko dugu bertsolariok eta musikariek, eta horrek ahalegina eskatzen digu. Ea bertsoari zer ekartzen diogun, jazzarekin jardunda. Bitartean, bidean ondo pasatzen ari gara».

Doinuak, neurri handi batean, erabakita daude. Bertsolariak izan dira doinuak aukeratu dituztenak. Baina hori oinarri bat besterik ez da. Gero, jendaurreko saioa datorrenean, musikariek erreparatu beharko diete bertsoei ea umorezko diren, ea seriotik gehiago daukaten eta horren arabera egokitu beharko dute adostutako doinua.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Martxan da bigarren BertsoJazza

Martxan da bigarren BertsoJazza