Borrar
Atzo Fernandoren bertsoak kantatu zituzten bertsolatri gazte batzuek, Eñaut Agirre, ImanolKamio eta Aitor Atxegak.

Fernando Amezketarra, duela 250 urte jaioa eta orain ere garaikidea

Joxe Mari Oterminen liburuak amaiera distiratsua eman dio Fernandoren Urteari. Kazetariak Auspoa bildumaren barruan publikatu duen ikerketak datu berriak dakartza. Pello Esnalek egin dio hitzaurrea

FELIX IBARGUTXI

Sábado, 11 de octubre 2014, 00:41

Ostegunean, hilak 10, 250 urte bete ziren Fernando Amezketarra (Fernando Bengoetxea Altuna 1764-1823) ) jaio zela. Haren oroimenez, Amezketan ekitaldi ugari izan da aurtengo urtean zehar, eta aste honetan bi oso deigarriak: herenegun, Joxe Mari Otermin amezketar kazetariak liburua aurkeztu zuen -'Fernando Amezketarra 1764-2014'- eta atzo bertso festa egin zen, Eñaut Agirre, Imanol Kamio eta Aitor Atxegak Fernandoren bertso batzuk kantatu zituztelarik.

Urteurren honek balio izan du Fernandok utzitako arrastoan sakontzeko. Adibidez, finkatu egin da 'Fernandoren ibilbidea'-edo deitu daitekeena, alegia, haren tokietan zehar egin daitekeen txangoa. Ez da ustezko jaiotetxearen itxurazko aztarrenik gelditzen -hango harriekin egindako estalpe moduko bat bakarrik- baina badira bestelako arrasto asko. Bestalde, Oterminek ondu duen liburua bere aurreko hura -duela lau urteko 'Fernando eta bere garaiko Amezketa'- baino lan sakonagoa da, eta baditu material guztiz berriak ere.

La información completa, en El Diario Vasco y en Kiosko y Más

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Fernando Amezketarra, duela 250 urte jaioa eta orain ere garaikidea

Fernando Amezketarra, duela 250 urte jaioa eta orain ere garaikidea