Nahia Sasco irabazle Lizardi Sarian

Modelo Aretoa. Beteta zegoen ostiral gauean Bertsolari Gazteen XLI. Lizardi Sariaren finala entzuteko eta aipatzekoa ikus-entzule gazte asko zegoela aretoan. / AMAXKAR
Modelo Aretoa. Beteta zegoen ostiral gauean Bertsolari Gazteen XLI. Lizardi Sariaren finala entzuteko eta aipatzekoa ikus-entzule gazte asko zegoela aretoan. / AMAXKAR

Lekuindarrak jantzi zuen bertsolari gazteen txapela eta Ekaitz Goikoetxeak bertso-paperena

JUAN MARI ZUBIAURRE ZARAUTZ.

Lapurditik etorri da Bertsolari Gazteen XLI. Lizardi Sariko irabazlea. Nahia Sasco lekuindarra da eta bertso sorta ederrekin lortu zuen garaipena beste bost finalistekin lanean luze jardun ondoren. Bertan izan ziren baita, Jokin Bergara, Gemma Urteaga, Maider Arregi Joanes Illarregi eta Beñat Jauregi. Azken hau herritarren aurrean kantuan ibili arren lasai eta lan bikaina eginaz ikusi zuten Modelo Aretoa bete zuten ikus-entzuleak. Zarauztarrak bosgarren tokia bete zuen sailkapenean eta jarraitzaile ugari eraman zituen finalean etxeko bertsolaria ikustera.

Bertso elkarteak saria nork eman beti ondo aztertzen duen kontua izaten da eta aurtengoan Manolo Urbieta izendatu zuten. Jakina joan den urte amaieran gure artetik joana denez, bere emazteak, Kontxi Aizarnak jarri zion txapela buruan Nahia Sascori. Bertso onenaren saria Maider Arregi oñatiarrarentzat izan zen.

Epaileen erabakia ezagutu aurretik, XXXIII. Basarri Sariaren sari banaketari ekin zitzaion. Hirugarren urtez jarraian Beasaingo Ekaitz Goikoetxea bertsolariak irabazi du eta gainera bi lehenengo sariak eskuratuz. Aipatzekoa da baita ere Modelo Aretoa bete bete egon zela finaleko ekitaldian eta azpimarragarria entzule asko gazteak zirela, bertsolaritzaren belaunaldi berriak badatozela erakutsiz. Hiru ordutik gorako iraupena izan zuen finalak eta seiak lan txukuna egin zuten.

Fotos

Vídeos